Clermont-Ferrand nazioarteko film laburren jaialdiaren Labo atala aski ezaguna da zinema proposamen arriskutsuenak maite dituzten zaletuen artean. Konbinaketa zirraragarriak, ikuspuntu deigarriak eta berritzaileak... Labo sendagai egokia da ikusentzunezko edukien menpeko direnentzat. Aurten ere ez diogu hutsik egingo urteroko zitari. Otsailaren 21etik 25era dugu hitzordua Donostiako Antzoki Zahrrean.
Aurten bostgarren urtea beteko du Clermont-Ferrand Zinemaldia, Tabakalera eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanak. Askotariko proposamen esperimentalak eskainiko dira, ikuspuntu berritzaileak, eta baita bideo-artearen mundutik edo arte garaikidetik gertu dauden lanak ere, diziplina arteko mugak lausotzen diren eremu horretan kokatzen direnak.