Biarrizko FIPA Tabakaleran
2010eko urtarrilak 30 eta 31,
18:00etan TabakaleranSarrera libre
Tabakalerak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, Donostian leiho bat zabalduko dio
FIPAri, Biarritzen egiten den Ikus Entzunezko Saioen Jaialdiari, aurtengo saio sarituen hautaketa bat proiektatuta.
Urtarrilaren 30 eta 31an, ikus entzunezko maratoi bat aurkeztuko dugu
Tabakaleran; doakoa izango da eta ikusleei 2009an ekoitzitako saio onenekin gozatzeko aukera eskainiko die.
FIPA urtean zehar ekoitzitako nazioarteko ikus entzunezko sorkuntzaren balantzea egiteaz arduratzen da. Saio aukera oso zabala eskaintzen du jaialdiak, lehiaketara aurkezten diren bost sail (Fikzioak, Serieak, Saiakera eta Sorkuntza izaerako dokumentalak, Erreportajeak eta Musika eta ikuskizunak) eta lehiaketatik kanpo dauden beste hainbat sailez osatua.
PROGRAMAZIOAUrtarrilak 30, 18:00etan*
Toxicosis (Wang Baochun / Txina / 1h 28' / 2009 / Dokumentala / J.B.A. gaztelaniaz )
Manahi-ko muga-postua estupefazienteen azken kontrol puntua da Myanmar eta Txina arteko mugan. Mugako poliziak etengabe atzematen ditu mota guztietako kontrabandoko produktuak. Filmak muga legez kanpoko produktuekin igaro nahi duten bi pertsonen jarraipena egiten du.
*Bakereh - Virgin (Tahereh Hassanzadeh / Iran / 44' / Erreportaje handiak / J.B.A. euskaraz)
Dokumentalak Iranen nesken birjintasunaren gaia lantzen du. Alde batetik, Irango erregimenak tradizio hori mantentzearren ordaintzen duen prezio ekonomiko eta psikologikoa dago, eta horrekin kontrastean, demokrazia eta modernotasuna aldarrikatzen duten gizarte mugimenduak.
Urtarrilak 31, 18:00etan*Anvers (Martijn Maria Smits / Herbehereak / 40' / Fikzioa / J.B.A. gaztelaniaz)
Krisiaren ondorioz Martinek lana galdu du. Horregatik, bere emazte Jasmijnekin eta urtebeteko semearekin batera emaztearen gurasoen etxera joan behar du bizitzera. Bikote harremanaren g ainbehera berehala hasten da, eta kale itsu batean bilakatzen da.
+ SorpresaFIPAn saritutako lanetako bat

Informazio gehiago nahi izanez gero,
FIPA 2009 eta
FIPA 2008 atalak erabilgarri daude.