DATOZEN
JARDUERAK
HIRIKILABS
Hirikilabs Tabakalerak DSS2016-rekin batera bultzatutako laborategi hiritarra da. Teknologia sozial eta kolaboratiboak landuko dira, mundu digitalarekin eta arlo sozialekin loturan. Hacker, maker eta “zuk zeuk egin” ikuspuntutik lan egingo dugu, eta “artisau digitalen” ideia gustatzen zaigu. Lehenengo hilabeteotan espazioa bera diseinatu eta hornitzeko tailerrak egingo ditugu, uda ondoren programazioari jarraipena emateko.
Hirikilabs Easo kaleko suhiltzaileen eraikin zaharrean dago kokatua (2.solairuan)
- Ekainak 25 - 28 (IZEN EMATEA IREKITA)
Altzariak eraikitzeko tailerra
- Ekainak 28 - 29 (IZEN EMATEA IREKITA)
Photoduino
- Uztailak 3-4/10-11/17-18/24
Espazioa diseinatzeko tailerra
- Uztailak 4 - 5
Jolas-makinak eraikitzeko tailerra
(Rasperry Pi / MAME)
- Uztailak 12
Kartografía hiritarra eta airetiko DIY irudiak
- Uztailak 15 – 16
Liburuen eskanerra eraikitzeko tailerra
- Uztailak 22 – 25
3D inprimagailua eraikitzeko tailerra
- Abuztuak 2 – 3
CNC fresatzeko makina eraikitzeko tailerra
UDAKO ZINEA PARKEAN
ZINESAURIOAK (DINOSAURIOAK ETA ZINEMA)
Ekainaren 21ean hasita
Uda honetako aire zabaleko zine-zikloa, “Zinesaurioak” izenekoa, Cristina Enea Fundazioa eta Tabakaleraren arteko lankidetzatik jaio da. Bi instituzio horiek, fisikoki gertu egoteaz gain, bat egiten dute agenda kulturala sortzeko asmoan, eta beren komunitatea agenda horretako parte aktiboa izatea nahi dute. Uda ezinbesteko sasoia da Cristina Eneako parkean egingo den zikloaz gozatzeko. 3. edizio honek ere, natura eta naturarekin dugun harremanaren inguruan, zinetik eraiki diren narratibetara era ludikoan hurbiltzea sustatu nahi du.
“Zinesaurioak” izeneko udako zine-zikloak, zinegile ezberdinen ikuspuntutik, gizakia eta dinosauroen artean sekula gertatu ez zen harremana esploratzeko aukera ematen digu. Jatorri, iraupen eta formatu ezberdineko pelikulak eskainiko dira. Info +