TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

EDUKIEN BANAKETA DIGITALA
EDUKIEN BANAKETA DIGITALA
2009ko irailaren 13tik 16ra Palacio de Aiete hotelean


Edukiak orain dela bost uste imajinaezinak zen moduan ekoitzi, banatu eta kontsumitzen ditugu gaur teknologia berriei esker. Nora iritsiko ote gara beste bost urtetan? Arriskutsua baina aukeraz betea dagoen eremu komertzial eta legal berri batean murgildu gara. Mintegi hau ekoizle eta banatzaileei tresnak eskaintzen saiatuko da, aro digitalak berarekin dakartzan aldaketei modu egokian aurre egitea ahalbidetuko dieten tresnak.

Ikastaro honek aro digitalak eskaintzen dituen aukerak baliatzeko beharrezko informazio erabilgarria eskainiko du. Hitzaldi eta mahai-inguruekin batera, arrakasta lortu duten negozio eredu berritzaileak aztertuko dituzte parte-hartzaileek.

Aztergaiak:
-Euskarri digital berriak: edukia, zerbitzuak, balio katea
-Legedia
-Copyright-a eduki digitaletan eta eragina duten eskubideak
-Lizentziak
-Eduki digitalen balio ekonomikoa
-Social media: eduki digitalak banatzeko baliabidea


Aztertuko diren ereduak:
-beActive (Sophia's Diary eta Flatmates-en egilea), Portugal
-Filmotech.com (VoD streaming plataforma), Espainia
-NOWTILUS (Solutions for on demand film entertainment), Alemania

Adituak:
Nuno Bernardo (beActive), Portugal
Wendy Bernfeld (Rights Stuff), Herbehereak
Dr. Frank Brauner (Brauner Rechtsanwälte), Alemania
Leander Carell (NOWTILUS), Alemania
Francesco d'Orazio (Face Group), Erresuma Batua
Els Hendrix (ProSiebenSat.1 Media AG), Alemania
Patrick M. Knippel (NOWTILUS), Alemania
Mat Morrison (Porter Novelli), Erresuma Batua
Mario Pena (SafeCreative), Espainia
Rafael Sánchez (EGEDA/ filmotech.com), Espainia
Dorieke van Helden (Fortissimo Films), Herbehereak

Programa
Informazio gehiago eta izen-ematea


Tabakalerak ikastaro hau Erich Pommer Institute-ekin elkarlanean antolatu du, Europa Batasunaren Media Programaren bulegoarekin, eta Media Antena Euskal Herria, EGEDA eta IBAIAren laguntzarekin.

--------------------------------------------------------------------------------

Ikus-Entzunezkoen I foro Digitala

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerarekin eta Mediarekin batera, lehendabiziko Ikus-Entzunezkoen Foro Digitalean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Foroa 2009ko irailaren 17an izango da, ostegunez, Kursaal jauregian.

Ekimena Donostia Zinemaldiak zinema industriaren etorkizunarekin hartutako konpromisoaren ildotik sortutakoa da, eta aurtengo bederatzi eguneko jaialdiaren atarikoa izango da. Ikus-Entzunezkoen Foro Digitalak sektorearen benetako ikuspuntua partekatzeko aukera emango du, baita formatu digital berrien erronkak eta zalantzak aztertzeko ere; prozesuan parte hartzen duten esparru guztiek erronka eta zalantza horiei erantzun ahal izango diete.

Foroak, beraz, industriaren urtez urteko egoeraren nondik norakoak aztertzeko asmoa du. Era berean, zinema digitalaren sorreran parte hartzen ari diren eragile guztien bilakaera aztertzeko plataforma sendoa izan nahi du.

Informazio gehiago
AURREKOAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA