TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

Summer - Julian schnabel
Summer - Julian schnabel
Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Julian Schnabel (Brooklyn, New York, 1951) artistaren Summer (Uda) erakusketa aurkezten du. Tamaina handiko hirurogei pintura baino gehiago eta zenbait eskultura bilduko dituen erakusketak eraikinaren beheko solairua ia osorik betetzen du, eta 80ko hamarkadatik gaur egun arte Schnabelek osatu duen ibilbidearen erakusgarri da.

Laster Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro izateko eraberrituko diren tabako fabrika zaharreko espazioak bere horretan mantenduta, eraikinarekin ‘elkarrizketan’ atondu du erakusketa artistak berak. Donsotiako proiektua aurten egin dituen beste zenbait erakusketekin loturik dago, Erromako Palazzo Venezian, Milango Rotonda della Besanan eta Alemanian, Schloss Dernenburgen egindako erakusketekin hain zuzen ere. Guztietan artistak esanahiz eta sinbolismoz beteriko eraikin berezietan lan egin du.  Erakusketako katalogoan Max Holleinek dioen bezala, Julian Schnabelek dio "testuinguru espazialaren nozioak artelan baten eboluzio amaigabeko parte beti aldakorra direla"  eta bere "lanak hainbat leku desberdinetan erakutsita, hala nola, horma zuridun galeria garbi-garbiak, museo nagusiak eta leku historiko berebizikoak (Sevillako Cuartel del Carmen, Donostiako Tabacalera edo Erromako Palazzo Venezia), Schnabelek gogoko du aldaketa efektua, arkitekturak margolan bati eman diezaiokeen interpretazioa, margolanaren eta lekuaren arteko ezkontza".

Summer, erakusketaren izenburuak artistaren lan egiteko moduari erreferentzia egiten dio. Schnabelentzat uda da lanerako garairik emankorrena kanpoaldeetan lan egiteko aukera ematen diolako eta horrela, natura bere koadroetan sartu eta aldaketak eragiten dituelako.

Artistak berak erakusketarako egin duen lanen aukeraketa bere bildumatik eta Europa eta Estatu Batuetako zenbait bilduma pribatutatik ekarritako lanez osatua dago.  Schnabelek bere bilduman gordeak zituen aurrez erakutsi gabeko lanak, lan berriak edota elkarren alboan sekula erakutsi izan ez diren serieetako lanak elkarrekin ikusteko aukera izango da

Erakusketak bere lanean aurki daitekeen erregistro aniztasuna , beti margolariaren ikuspegitik abiatuta lan egin arren , eta hizkuntza espresibo ezberdinak lantzeko garaian darabilen erabateko askatasuna azaleratzen du. Emaitza lan indartsu, oparo eta aldakorra da, interpretazio maila ezberdinak dituena.


Julian Schnabelek bakarkako erakusketak egin ditu Londresko White Chapel Art Galleryn, Parisko Centre Georde Pompidoun, New Yorkeko Whitney Museum of american Arten, Amsterdameko Stedelijk Museumen, Londresko Tate Galleryn, San Franciscoko Museum of Modern Arten, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofian, eta munduan barbako beste hainbat bilduma eta museotan, hala nola Txina, Hong Kong eta Koreako museotan.  

Ordutegia: 11:30 - 14:00 eta 17:00 - 20:30 (Astelehenetan itxita)
 
Bisita gidatuak:
Asteartetik ostiralera: 12:00 / 18:00 (euskaraz) - 13:00 / 19:00 (gaztelaniaz)
Larunbatak eta igandeak: 12:00 / 18:00 (euskaraz) - 13:00 / 18:30 / 19:00 (gaztelaniaz)
Haur eta gaztetxoentzako bisitak (8 - 12 urte): larunbat eta igandeetan: 11:30 (euskaraz eta gaztelaniaz)
 
Taldeak eta bisitak frantsesez eta ingelesez: 677681457
AURREKOAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA