Tabakalerak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, Donostian leiho bat zabalduko dio FIPAri, Biarritzen egiten den Ikus Entzunezko Saioen Jaialdiari, aurtengo saio sarituen hautaketa bat proiektatuta. Hilaren 27an, igandearekin, jaialdiaren itxieraren egunean, ikus entzunezko maratoi bat aurkeztuko dugu Tabakaleran; doakoa izango da eta ikusleei 2007an ekoitzitako saio onenekin gozatzeko aukera eskainiko die.
FIPA urtean zehar ekoitzitako nazioarteko ikus entzunezko sorkuntzaren balantzea egiteaz arduratzen da. Saio aukera oso zabala eskaintzen du jaialdiak, lehiaketara aurkezten diren bost sail (Fikzioak, Serieak, Saiakera eta Sorkuntza izaerako dokumentalak, Erreportajeak eta Musika eta ikuskizunak) eta lehiaketatik kanpo dauden beste hainbat sailez osatua.
Aurtengo FIPA urtarrilaren 22tik 27ra bitartean ospatuko da Biarritzen. Igandea izango da azken eguna eta orduan banatuko dira sariak: Sail bakoitzean Urrezko Fipa eta Zilarrezko Fipa, eta “Fikzioak” eta “Serieak” sailetan, aurreko horiez gain, baita aktoren onenei, gidoi onenei eta musika original onenei ematen zaizkien Urrezko Fipa eta Zilarrezko Fipa sariak ere. Sari banaketaren egunarekin bat eginez, saritutako saioen aukeraketa bat ikusteko aukera izango da Donostiako Tabakaleran.
Behin sarituen zerrenda ezagutzen denean, Tabakaleran proiektatuko den programazioa jakinaraziko dugu.
• Biarrizko FIPAn saritutako saioen proiekzioa Tabakaleran:
Eguna eta ordua: Igandea, hilak 27, arratsaldeko 6etatik aurrera.
Lekua: Tabakalera (Mandasko Dukea, 52. Donostia)
Gutxi gorabeherako iraupena: 3 ordu