T-kosistema. Gazteak Tabakalera irudikatzen.
T-kosistema Donostiako gazteen partaidetza ezinbestekoa duen proiektua da, elkarlana oinarri duena. Donostiako gazteek Tabakalera irudikatzen laguntzea da helburua. Tabakalera eta ikusentzunezko kulturaren inguruan dauzkaten ideiak, sentipenak, kezkak, desirak eta ekimenak bildu eta bideratuko dituen proiektua da T-kosistema.
T-kosistema-k
bi atal izango ditu:
T-kosistemains tailer formatoa duen lan-dinamika proposamena da. Donostiako institutuekin elkarlanean burutzeko pentsatua. Usandizaga institutuarekin elkarlanean gauzatuko diren bi orduko hiru saiok osatuko dute tailerra.
T-kosistematbk Tabakaleran bertan egingo diren lan-saioen izena da.
Otsailaren 25eta 26ean, eta martxoaren 4 eta 5ean izango dira saioak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Saio horietan interesa duen gazte orok (16-25) dauka parte-hartzeko aukera. Denbora tarte horretan gazteekin batera
Tabakalera irudikatzea da asmoa. Beraien interesak ezagutzea gustatuko litzaiguke eta sor daitezkeen kezkak argitzen saiatzea.
Informatu zaitez eta
izena eman ezazu nahi duzu saio guztietan, hurrengo helbidera e-maila bidaliz:
info@tabakalera.eu edo hurrengo telefonora deituz: 943011311.
