ORAIN
Iazko apirilaz geroztik Tabakalera obretan dago, eraikinaren berrikuntza arkitektonikoan lanean ari gara.
Beraz, webgune honetan iragartzen diren jarduerak beti beste kokaleku batzuetan burutuko dira, ez Tabakaleran. Kasu bakoitzean zehaztuko da ekitaldia edo jarduera non den eta behar izanez gero bertara iristeko jarraibideak ere eskainiko dira.
Mila esker eta barkatu eragozpenak.
Joan den urtarrilean burutu genuen booksprint edo talde-idazketa maratoiaren emaitza den liburua aurkezten dugu. Hemen duzue proiektuari buruzko informazio osatua eta liburua bera deskargagarri.
IZENEMATEA ZABALIK
Herri mugimenduek sortutako ezagutza nola kudeatu
2012/07/13-14
Herri mugimenduen inguruan askotariko dokumentazioa sortzen da, ugaria eta aberatsa. Sarri zail izaten da ezagutza hori kudeatu, iraunarazi eta transmititzea. Nola jaso mugimendu politiko, kultural edo herrikoiek utzitako ezagutza? Nola bildu, antolatu eta zabaldu modu egokian?
Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten udako ikastaroak galdera horiei erantzuna topatzea du helburu; lan horiek guztiak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko gakoak zein diren definitu eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak arakatzea.
Ekainaren 4an irekiko da Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen Nazioarteko XI. Topaketan izen-emate epea. 2012ko irailaren 26an, 27an eta 28an ospatuko da, asteazken, ostegun eta ostiralez, 60. Donostia Zinemaldiaren barruan.