Tabakalerako Administrazio Kontseiula gaur goizean bildu da.
Bilera horretan, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Zuzendaritza Kulturala eta Gerentzia postuak beteko dituzten pertsonen hautaketa prozesua martxan jartzea adostu du, lehiaketa publiko bidez.
Bestalde, 2012 urteari dagokion gastu arruntaren aurrekontua ere onartu da, erakunde bakoitzaren ekarpena 375.000 eurotakoa izango delarik.
Proiektu kulturalari dagokionez, Administrazio Kontseiluan erabaki da Tabakalerak bere kultur-proiektu propioa garatzen jarraituko duela eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proposamena, hau da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Tabakalera proiektuak bat egitea, albo batera geratu da.
Zuzendaritza kulturalaren posturako deialdiari zegokion puntuan eta aurrekontuari zegokionean Eusko Jaurlaritza abstenitu egin da.