Eraikinaren barneko kalea eta erdiko halla aisia-gunetzat hartzen dira.
Janari-zerbitzuak izango dira, jatetxe panoramikoa eta TBKafe, adibidez; azken hau, hain zuzen, erreferentziako leku bat izango da Zentroan; kafetegia, plato bat eta etenik gabeko ikus-entzutezko programazio bat izango ditu.
Horrez gainera, Tabakalera aisia digital berri baterako lekua izateko diseinatuta dago, pantailen eta teknologia-baliabide berrien bidez kultura eta asti librea bateratuz.