TABAKALERA OBRA
Asteazkenero, Tabakalerako eraikina bizitzen ari den obren inguruko edukiak argitaratuko ditugu. Eraikin barruan gertatzen ari diren eraldaketak ezagutzea ahalbidetu nahi dugu eduki horiek argitara emanaz. Argazkiak Idoia Unzurrunzagak eginak dira.
JARDUERAK
IKUSTEN EZ DENA: ZINEA, PERZEPZIOA ETA MUTURREKO EGOERAK
Maiatzak 29tik 31 arte
Zine esperimentalaren inguruko topaketa eta tailerra Ben Rivers, Ben Russell eta Garbiñe Ortegarekin.
Tabakalerak Ben Rivers eta Ben Russell ikus-entzunezko artistek eta Garbiñe Ortega komisarioak zuzendutako tailerra proposatzen du. Hiru egun iraungo duen tailer honetan, zine dokumental esperimentalaren inguruko joera eta molde berrien gainean hausnartzeko helburuarekin, ikus-entzunezko materialaren ikustaldiak, ariketa praktikoak eta solasaldiak egingo dira, aipatu gonbidatuekin. Info +
PKN vol. 12
Maiatzak 31, Okendo KE
Pecha Kucha-ren oinarrizko ideia, arrats batean, aurkezle ezberdinen ideiak elkarbanatu ahal izatea da. Interesa eta arreta maila mantentzeko aurkezpen motz-motzak eginez. Horretarako, Pecha Kucha 20x20ko formatua sortu zuten: aurkezle bakoitzak 20 irudi edo diapositiba ager ditzake, bakoitza 20 segunduz erakutsiz.
JARDUEREN HISTORIKOA
Atal honetan Tabakalerak antolatutako jardueren bilduma osatu nahi izan dugu. Orain artean 2007tik 2012ra artekoak bildu ditugu. Laster ipiniko ditugu 2013ko lehen seihilabetean burututakoak ere bertan ikusgai.