El 21 de este mes se va a llevar a cabo el primer Scratch Day en Euskadi con el nombre de Scratch Eguna en la Alhóndiga de Bilbao. (Continuar leyendo en castellano)
Maiatzaren 21ean Euskadiko lehen Scratch Day ospatuko da, Scratch Eguna izenarekin, Alhondiga Bilbaon.
Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Group” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik. Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango den. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izango dute.

Tabakalerak horrelako ekintzak sustatu nahi ditu. Horregatik laguntza txiki bat eskeini diegu, formazio jardunaldietara joanez eta Lego WeDo kit batzuk eskeiniz. Etorkizunera begira, ekintza hau ahalik eta ikastola kopuru handienera hedatzeko ahalegina egingo dugu eta baita hiri ezberdinetan Scratch Eguna ospatzea ere.