Arte
garaikidea
Oswaldo Macià. Vesper
1960 Cartagena, Colombia
Vesper, 2000
Soinu-instalazioa, posterra eta txartelak
Iraupena: 20 min; posterra: 195 x 223 cm
Konposizio gregorianoaren teknikak jarraituz sortutako soinu instalazioa, 55 emakumek Karibeko zazpi hizkuntza ezberdinetan egindako kontakizunak konbinatuz egina. Une askotan bisitariak ez ditu entzuten dituen hitzak ulertzen baina hala ere, hitzen sonoritateak, tonuak edo erritmoak transmititzen dituzten sentsazioak jasotzen ditu.
Rafael Lozano Hemmer. Tensión superficial
1967 México D.F., México
Tensión Superficial, 1991-2004
Plasma-pantaila, ordenagailua eta kamera
Instalazio interaktiboa
Pantailako begi handiak adi-adi jarraitzen ditu bisitariaren mugimendu guztiak, ordenagailu bidezko zaintza sistema sofistikatu bati esker.
Valeska Soares. Vanishing Point
1957 Belo Horizonte, Brasil
Vanishing Point, 1998
Altzairu herdoilgaitzezko 15 ur-andel, ura, lurrina eta kolorea
848 x 895 cm
Egitura barrokoa duen lorategi usaintsua, hasieran ederra eta atsegina da. Une baten ostean, ordea, lurrina espazioaz jabetzen da eta giroa itogarri bilakatzen du. Valeska Soaresek sentsualtasuna gehitzen dio arte minimalistari, eta instalazio honen bidez, punturen batean toxiko izatera hel daitezkeen desioaz eta edertasunaz dihardu.
Javier Téllez. Carta sobre los ciegos para uso de los que ven
1969 Valencia, Carabobo, Venezuela
Letter on the Blind, For the Use of Those Who See, 2007
Vidéo monocanal, transférée de film super 16 mm.br />
27:36 min, b/n, sonido
Sei pertsona itsuk elefante bat nola hautematen kontatzen dute. Irudi beraren aurrean, ikusten ari garenari buruzko sei kontakizun ezberdin entzuten ditugu.
Bideoak parabola hindu batean du jatorria eta izenburua Diderot-en lan batetik hartua da. Tellezek, osotasun bat ulertu ahal izateko zentzumenen pertzepziotik abiatzeak sortzen dituen zailtasunez hitz egiten digu.
Julio Le Parc. Continuel – Mobile
1928 Mendoza, Argentina
Continuel-mobil, 1962/1996
Objektua: beira akrilikoa, egur pintatua, metala eta nylonezko haria
Instalazio osagarria: foku 1
Objektua: 219 x 155 x 170 cm
Julio Le Parc artista eta teorialariak jarrera irmoa azaldu izan du beti artelana objektu baliotsutzat hartzearen aurka. Bere lanean arte garaikidea ikuslearengana gerturatzea izan du helburu, “niretzat nahikoa da (ikuslea) esperientzia baten zati izanaren sentipenarekin ateratzen bada, izan mugimenduagatik, izan argiagatik (...) Ez zaio gauzak ikusteko modu bat inposatzen eta bakoitzaren interpretazioa ezberdina izan daiteke”, dio
Ernesto Neto. Humanoides
1964 Rio de Janeiro, Brasil
Humanóides, 2001 (Köln)
Likrazko tula, oihala, espezieak eta poliestirenozko bolatxoak
7 pieza: neurri aldakorrak
Izaera organikoa duten figura arraroz osatutako familia bat dira Humanoideak. Ernesto Netok bere lanean sartzeko, bere lanaren parte bilakatzeko gonbita luzatzen dio ikusleari. Zentzumenei zuzendutako esperientzia ludiko eta sentsual bat proposatzen du.
Priscilla Monge. Bailarina
1968 San José, Costa Rica
Bailarina, 1995-2000
Metalezko zulagailua eta brontze zilarreztatuko irudia
9 pieza: 20.5 x 40.3 x 2 cm; Neurri aldakorreko instalazioa
Zulagailuak barautsaren lekuan dantzari bat du, pedalari eragitean biraka hasten dena. Kontrastea argia da bi elementuen artean, baina ez soilik oso objektu ezberdinak direlako, baita bakoitza genero bati lotua dagoelako nabarmen utziz eguneroko bizitzan ohiko diren aurre-juzguak eta sarri jakintzat ematen direnak.
Tonel. El bloqueo
1958 La Habana, Cuba
El bloqueo, 1989-1993/2006
Hormigoizko letrak eta hormigoizko adreiluak
Neurri aldakorreko instalazioa
Kubaren uharte izaera bere herriaren eta bertako biztanleen isolamenduaren metafora gisa erabiltzen du Tonelek. Hormigoizko adreiluek, uharteari itxura gogorra, lehorra eta ez emankorra emateaz gain badirudi ur gainean egon ahal izateko astunegiak direla, eta beraz, uhartea urperatzera kondenatuta ageri dela.
Iván Capote. Historia
1973 Pinar del Río, Cuba
Historia, 2001
Beira, metala, egurra, motor elektrikoa, errotulagailua eta feltroa
104 x 100 x 17 cm
Ardatzaren alde batean itsatsirik dagoen errotulagailuak zirkunferentzia bat marrazten duen bitartean, ardatzaren beste ertzean itsatsirik dagoen borragomak ezabatu egiten du. Badirudi, Historia errepikatu egiten dela, baina ere berean, etengabe idazten ari da.
Arte kontzeptualaren estrategiak erabiliz, izaera politikoa eta soziala duten lanak sortzen ditu Capotek, beti ironiari leku garrantzitsua eskainiz.
Jose Damasceno. Entretanto
Entretanto, 2003
Marmola
7 pieza; neurri aldakorreko instalazioa
Damascenok sistemekin lan egiten du. Sistemen poeta bat da. Espazio zehatzetan interbentzioak egiten ditu eguneroko bizitzako elementuak erabiliz, baina elementu horiek ez ohiko moduak errepikatuz edo konbinatuz. Horrela espazioarekin eta ikuslearekin harreman berriak sortzen ditu.
Entretanto, zazpi koma handi dira. Denboraren joanaz hitz egiten du, eta jarraitu ahal izateko gelditzearen premiaz.
Chemi Rosado-Seijo. A Polok(de la serie Historia sobre ruedas)
1973 Vega Alta, Puerto Rico
Sin título (a Polok), Cuenca, Ecuador, 2004
"Historia gurpil gainean" seriekoa
Patinete aztarnak kontratxapatu landuan
243.5 x 1032.5 cm
Desmuntatutako skate pista bat, koadro batean bihurtua. Margoa honen osagaiak skater-ek sortutako markak dira. Eta izenburua barriz, Jackson Pollock-i egindako erreferentzia. Alderdi ludikoa eta markek oinarrian duten ekintzaren dinamismoa iradokitzen ditu artelanak, eta jolas baten arrastoak “Arte” kategoriara igotzen ditu.
Juan Manuel Echavarría. Guerra y pa
1947 Medellín, Colombia
Guerra y pa', 2001
Kanal bakarreko bideoa
9 min, kolorea, soinua
Loro arrak emeari eraso egiten dio “guerra” (gerra) oihukatuz. Emeak, berriz, apenas mugitu ere egin gabe “pá” (bakea) xume bat baino ez du esaten. “Pá” esaten du eta ez “paz”, loroen entrenatzailearen Karibeko azentuaren ondorioz.
Giza harremanei buruzko metáfora izateaz gain, argi adierazten du zein erraz galdu dezaketen hitzek beren esanahia, eta arma erasokorra bihurtu.
Lázaro Saavedra. Untitled / Yo pienso (I Think)/ OjoVideo Corporation, Volumen I.
1964 La Habana, Cuba
Untitled, 1997
Kanal bakarreko bideoa
2:04 min, kolorea, soinua
OjoVideo Corporation, Volumen I, 2006
Kanal bakarreko bideoa
3:01 min, kolorea, soinurik ez
Yo pienso (I Think), 2005
Kanal bakarreko bideoa
4:54 min, zuri-beltzean, soinua


Animazio digital hauek izaki txiki batzuk boterea irudikatzen duen figura baten aurrean beren ideia propioak garatzeko eta independentzia eta askatasun minimo bati eusteko egiten dituzten ahaleginak erakusten dizkigute. Hizkuntza zuzena eta argia erabiltzen du Saavedrak, eta umorea eta ironiaren bitartez gogoeta oso kritikoak eta konplexuak aurkezte ditu.
Miguel Ángel Ríos. Return
1953 Catamarca, Argentina
Return, 2003-2004
Kanal bakarreko bideo-instalazioa
3:23 min, zuri-beltzean, soinua
Miguel Ángel Ríosek ziben jolasa, Mexikoko kaleetan oso ezaguna dena, grabatu zuen grabatutakoa atzekoz aurrera erreproduzituz pelikula bat sortzeko. Zibek elkar jotzen dutenean, erori beharrean, etzanak zeudenak piztu egiten dira, eta biraka hasi. Hipnotikoa dirudien giro bat sortzen da ziba guztiak zutik egon arte irauten duena.
Fernando Arias. Ataúd de Lego (Homenaje a los niños de la guerra de las drogas)
1963 Armenia, Colombia
Lego Coffin (Homage to the Children of the Drug War), 2000
Legoko piezak eta egur kontratxapatua
28.5 x 190.5 x 70 cm
Fernando Ariasek haurtzaroa, jolasa, narkotrafikoa eta heriotza gisako kontzeptuekin jolas egiten du. Guztiak konnotazioa indartsuak dituzten kontzeptuak dira, elkarren artean kontraste handiak eragiten dituztenak. Lego piezekin egindako hilkutxa hau artistaren sarkofagoa da, beilatuko duten lekua. Ondoren, gorpua bertatik aterako dute errausteko eta hilkutxa haurrei oparitu diete berarekin jolastu daitezen. “Bizitza badoa, hala da, baina zer ederragorik, eta beltzagorik, baina zer errealagorik, euren heriotzarekin jolasean ari diren haur horiek baino?”
Oscar Muñoz. Aliento
1951 Popayán, Colombia
Aliento, 1996-2002
Fotoserigrafia altzairuzko diskoetan
Diametroa: 20.2 cm bakoitza
Diskoak ispiluak bezala dira hasiera, ikuslea bere burua ikusten du islatuta. Baina gerturatu eta arnasa hartuz gero, beste aurpegi batzuk azaltzen dira metalezko azaleran. Egunkarietako eskeletatik hartutako argazkiak dira, oroitzapenak, berriz arnasa hartzen dugunerako bistatik desagertzen zaizkigunak.
Jose Damasceno. Agregado
Agregado, 1999
Aluminioa
Neurri aldakorreko instalazioa
Damascenok sistemekin lan egiten du. Sistemen poeta bat da. Espazio zehatzetan interbentzioak egiten ditu eguneroko bizitzako elementuak erabiliz, baina elementu horiek ez ohiko moduak errepikatuz edo konbinatuz. Horrela espazioarekin eta ikuslearekin harreman berriak sortzen ditu.
Regina José Galindo. Limpieza social
1974 Ciudad de Guatemala, Guatemala
Limpieza social, 2006
Kanal bakarreko bideoa
1:55 min, kolorea, soinua
Latinoamerikan Regina José Galindo, bideo artea eta performaceari dagokionez, funtsezko izenetako bat da. Bere ekintzak zuzenak eta erasokorrak dira, bere herrialdean, Gualtemalan, bizi duten egoerari emandako erantzuna direlako. Galindorena salaketa artea da, bereziki emakumeak biktima nagusi dituen errealitate horren aurrean egindako salaketa, ikuslea mugiaraztea helburu duena.
Limpieza social bideoan, artistaren gorputz txiki eta hauskorra ura presioan botatzen duen pistola baten erasoaren aurrean agertzen da, zutik mantentzeko ahaleginean.
Priscilla Monge. Lección de maquillaje
1968 San José, Costa Rica
Lección no. 1: Lección de maquillaje, 1998
Kanal bakarreko bideoa
3 min, kolorea, soinua
Antonio Dias
1944 Campina Grande, Paraiba, Brasil
Do it Yourself: Freedom Territory, 1968/2002 (reconstruction)
Titanioa eta binilozko errotulua
400 x 600 cm
Do it yourself (Freedom Territory)-k sormena, jolasa eta esperimentazioarentzat espazio sinboliko baten existentzia iradokitzen du. Nolabaiteko anbiguotasuna ere adierazten du, espazioa mugatzeko, koadrikulatzeko moduan. Askatasunerako eremu bat baino gehiago, militarrak eta kolonialismoa gogora ekartzen ditu, mugak eta estrategiak markatzeko erabiltzen dituzten moduak.
Antonio Dias. To the police / Do it yourself. Freedom territory
1944 Campina Grande, Paraiba, Brasil
To the police, 1968
Brontzea
3 pieza: 7.5 x 12.5 cm, 9 x 14.5 cm, eta 8 x 11 cm
Do it Yourself: Freedom Territory, 1968/2002 (reconstruction)
Titanioa eta binilozko errotulua
400 x 600 cm


Antonio Diasek beste errealitate bat sortzeko aukera proposatzen du bere lanen bidez. Bere ustez, artistaren lanak errealitatearen ispilu distorsionatua izateaz gain, beste errealitate berri bat ere aurreratu behar du. To the police lanean, eskulturak egiteko erabilitako materialak, brontze trinkoak, piezak pisutsu egiten ditu eta monumentu edo hondakin arkeologikoen itxura ematen die. Dias-ek planteatzen duen errealitate berri horretan ez litzateke poliziari egongo, horiek egotea bizi dugu errealitatearen inperfekzioaren erakusle baita. Gizarte ideal batean pieza hauek iragandako garai batetako monumentu edo arrasto arkeologiko gisa ikusiko lirateke. To the police, beraz, boterea eta askatasunari buruzko metafora bat da.
Do it yourself (Freedom Territory)-k sormena, jolasa eta esperimentazioarentzat espazio sinboliko baten existentzia iradokitzen du. Nolabaiteko anbiguotasuna ere adierazten du, espazioa mugatzeko, koadrikulatzeko moduan. Askatasunerako eremu bat baino gehiago, militarrak eta kolonialismoa gogora ekartzen ditu, mugak eta estrategiak markatzeko erabiltzen dituzten moduak.
Luis Camnitzer. Coca-Cola Bottle filled with a Coca-Cola Bottle
1937 Lübeck, Germany
Coca-Cola Bottle filled with a Coca-Cola Bottle, 1973
Beira eta metala
18.2 x 5.5 x 5.5 c
"Nire baitan argi nuen Coca-Cola dela urari, ardoari eta esneari konpetentzia egin diezaiokeen edari artifizial bakarra, seguruenik gustuaren papilak ez saturatzeari dagokionez, laranja zukuaren gainetik ere badagoena. Honek esan nahi du Iparramerikatako industria arketipo artifizial bat sortzeko gai izan zela, eta uste dut gizateriaren historian parekorik ez duen balentria dela hori."
Luis Camnitzer
1937 Lübeck, Germany
This is a mirror. You are a written sentence, 1966-1968
Poliestireno estrusionatua, ohol sintetiko baten gainean muntatua
48.4 x 62.5 x 1.5 cm
"Hau ispilu bat da, zu idatzita dagoen sententzia zara". Lehen begiratuan informazio kartel bat dirudi, baina zuzenean ikusleari dei egiten dio, bera da esaldiaren subjektua.
Luis Camnitzer, Alemanian jaiotako uruguaiarra, Arte kontzeptualaren aitzindarietako bat da, hizkuntza erabiliz ikuslerekiko gertutasuna eta bere lanari kutsu politikoa ematea bilatu izan duena.
Cildo Meireles. Missão/Missões (Como construir catedrais)
1948 Rio de Janeiro, Brasil
Missão/Missões (Como construir catedrais), 1987
600.000 txanpon, 2.000 hezur, 800 ostia, argia, 80 galtzada-harri eta oihal beltza
300 x 600 x 600 cm ggb.
Cildo Meirelesek 1987an sortu zuen Missão/Missões (Como construir catedrais) instalazioa, “Visão do Artista“, Brasilen jesuitek 1610 eta 1767 artean fundatutako misioak oroituz antolatu zen erakusketaren harira.
Argiztapenak eta gortinaz inguratutako espazioak eszenifikazio kutsua sortzen dute, tenplu erlijioso bat gogora dakarren puntu dramatikoa. Aukeratutako materialek ere pisu sinboliko handia ematen diote instalazioari. Obrak oinarritzat duen gertaera historiko zehatzaz harago joaten da Meireles, eta botere material eta espiritualaren irudikapenaz dihardu, instalazioaren bitartez biak bat egiten dutenean eragiten duten efektua azpimarratuz.
"Ekuazio matematiko baten antzekoa zen zerbait egin nahi nuen, sinplea eta zuzena, horretarako hiru elementu konektatuz: botere materiala, espirituala eta konbinazio horren errepikapen historikoaren ezinbesteko ondorio moduko bat, hau da, tragedia. Beste modu batean esanda, nire lanak gizaki-animalia itxura izango zuen, bien arteko hurbilketa bat izango zen. Horregatik pentsatu nuen barrura sartzeko moduko obra bat eraikitzea, eta sartzean, ikuslea berehala ekuazio matematiko horren sintesiarekin harremanetan jarriko litzateke: botere materiala + botere espirituala = tragedia".
"Eszenifikazio" honen bidez Meirelesek konfrontazio intelektual eta kontzeptual baten aurrean jartzen gaitu eta gainera, ikuslea harrapatzen duen zentzumenen mailako esperientzia bat eskaintzen digu.
SALA DE LECTURA. IRAKURGELA
Oscar Muñoz. Retrato
1951 Popayán, Colombia
Re/trato, 2003
Kanal bakarreko bideoa
29:51 min, kolorea, soinurik ez.
Autorretratuari buruzko gogoeta bat da, baina baita konstantziari eta huts egiteari buruzko gogoeta ere. Artistaren eskua ikusten dugu, harrizko azalera batean, eguzkipean, eta tintaren ordez ura erabiliz, bere autorretratua marrazten saiatzen ari dena, arrakastarik gabe. Etsi gabe saiatzen da irudia finkatzen, nahiz sekula ez lortu, oroitzapenen gisa berehala desagertzen da, behin eta berriz hasierako puntura itzultzen den ekintzan.
Tania Bruguera. Autobiografía - Inside Cuba.
1968 La Habana, Cuba
Autobiografía - Inside Cuba, 2003
Soinu-instalazioa: zuriz margotutako espazioa, 1970eko hamarkadako 2 sovietar bozgorailu, egurrezko eszenatokia, grabeetarako 8 bozgorailu, konektatu gabeko mikrofono 1, amaitu gabeko pladurrezko 3 panel eta bonbilla 1
Neurri aldakorreko espazioa.
Eszenategi hutsa eta taula gaineko mikrofonoa bisitariarentzat hitza hartzeko gonbidapena dira. Igotzen dena, ordea, mikrofonoa itzalita dagoela ohartuko da, eta esaten duena esaten duela ere, bozgorailuetatik irteten diren kontsignak nagusitzen direla. Tania Brugueraren Autobiografia, pertsonala izateari utzi gabe, autobiografia soziala da, kubatar guztien bizitza markatu duten gertakizunekin lotua baitago. Beste gogoeta bat ere badu sakonean, etengabe errepikatuta hitzak edukiz husteari buruzko gogoeta.
Priscilla Monge. Boomerangs
1968 San José, Costa Rica
Boomerangs, 1998-2000
Marmol grabatua
9 pieza: 20.5 x 40.3 x 2 cm; Neurri aldakorreko instalazioa
Bederatzi irain sexistek umilazio trukaketa bat iradokitzen dute. Alde batetik, hizki etzan elegantez marmolean egindako grabatuek hilarriak dakartzate gogora, eta kontrastea sortzen dute booberang-ak berea duen bultzada bortitzarekin, beti erasotzailearengana itzultzen den horrekin.
Gonzalo Díaz. Resistencia
1947 Santiago, Chile
Resistencia, 1999
Metala, zeramika eta hornigai elektrikoak
26.8 x 97.7 x 16 cm
Lanaren mekanismo elektrikoaren erresistentzia da gori jartzen dena. Ondoren sekuentziadorea martxan jartzen da eta energia isuria blokatzen du. Blokatze horrek, era berean, mekanismoak iraun dezan eta funtzionatzen jarrai dezan ahalbidetzen du. Irakurtzen duguna ikusten duguna da. Resistencia (Erresistentzia), lanaren izenburuaz gain, instalazioaren oinarrizko mekanismoa ere bada, eta baita lanak marrazten duen hitza eta adierazten duen hitzaren esanahia ere. Díazek esanahiaren maila ezberdinekin lan egiten du. Ez du soilik hitza erabiltzen, mekanismoa bera ere metáfora bat da.
Juan Carlos Alom. Habana solo
1964 La Habana, Cuba
Habana Solo, 2000
Kanal bakarreko bideoa, 16mm-ko filmetik aldatua
15 min, zuri-beltzean, soinua
Alom argazkilaria eta zinegilea da eta lan honetan bere hirian zehar, La Habanan, ibilaldi bat proposatzen digu lagun dituen zenbait musikariren eskutik. Filma, hitzik gabea, 16mm-tan grabatu zuen, ingurune-soinu erabiliz, eta eskuz errebelatu zuen Alom berak zahar itxura emango zion tratamendu bat erabiliz. Filmaren eta hiriaren irudi zaharkitua dela eta ikusleari zaila gertatzen zaio ikusten ari dena antzinako filma den edo La Habanaren gaur egungo irudia.
Inolako argibiderik edo araurik jarraitu gabe fimean parte hartzen dute honako musikari hauek: Emilio (pianoa), Jose-Luis Cortés (flauta), William Rubalcaba (kontrabaxua), Tata Guines (congas), Enrique Lazaga (guiro), Eduardo Lazaga (tinbala), Pancho Amat (tres), Chicoy (gitarra elektrikoa), Alfredo Echevarría (baxu elektrikoa), Sonia Marcoma sopranoak eta Teo dantzariak.
Alfredo Jaar. A logo for America
1956 Santiago, Chile
A Logo for America, 1987/2003
Kanal bakarreko bideoa
Jatorrizko bertsioa: New Yorkeko Times Square-en 1987ko apirilean jarritako espektakolorreko pantailan
1:00 min, kolorea, soinurik ez
A Logo for America 1987an sortua izan zen, New Yorkeko Times Square-eko pantaila erraldoi batean proiektatzeko. Hilabete batean zehar, sei minuturo agertu zen han. Erraz ezagutzeko moduko imajinaren gainean, AEBko mapa edo bandera, esaldi soil bat idatzita, irudiei pisu politiko berria ematea lortzen du Jaar-ek.
NO ES NEUTRAL Colección Daros - Latinamerica
Uztailaren 19tik urriaren 5era
TABAKALERA Donostia - San Sebastián t.943 011 311 f.943 011 312