Arte
garaikidea
Erakusketa honen harira, liburu bat argitaratuko du Tabakalerak Actar argitaletxearekin batera. Liburuan Ez da neutrala erakusketako irudiez gain, erakusketarako bereziki idatzitako bi saiakera jaso dira.
Luis Camnitzer dugu Latinoamerikako arte-munduan eragin handiena duen artista eta teorialarietako bat, eta berak “Begirada arkeologikoa” izeneko gogoeta kritikoa aurkezten digu liburuan: beste testuinguru batean egindako artea ulertzeko dugun moduaz hitz egiten digu gogoeta horretan. Izan ere, arte hori gure aurreiritzietan oinarrituta interpretatu ohi dugu, Camnitzerek artearen begirada arkeologikoa deritzona sortuz horrela. Begirada horrek egiazkotzat hartzen dituen ondorio orokorrak ateratzen ditu, zer ondorioztatu eta zer proiektatzen duen zehazki jakin gabe eta bilgarriari edo ontziari begiratuta.
Testua pdf-an (61kb)
Eugenio ValdésRio de Janeiroko Casa Darosko Arte eta Hezkuntzako zuzendaria da eta “Ontzi komunikatuak” testuan botere-harremanak hartzen ditu aztergai, artea vs. instituzioa tirabiratik begiratuta. Arte-zirkuitu instituzionala artearen iraultzarako ahalmenari eusten dion ontzi komunikatuen sistema bat dela diosku Valdések, ahalmen horri eutsita haren edukiak neutralizatzen dituena, “haren lekua eta ordua finkatuz”. Botere instituzionalari buruzko gogoeta eguneratzen saiatzen da Valdés, gure garaian kokatuta, eta mapa horretan Europatik eta Ipar Amerikatik kanpo sortutako artearen egoera zein den azaltzen digu.
Testua pdf-an (57kb)
Libura Tabakalera erakusketan bertan eta liburu denda espezializatuetan eskuratu ahal izango duzu abuztuaren 10etik aurrera.
TABAKALERA Donostia - San Sebastián t.943 011 311 f.943 011 312