No es neutral, ez da neutrala | Daros

Tabacalera Donostia

mapa de sudamerica
no es neutral, es da neutrala

Arte
garaikidea

Aurkezpena

EZ DA NEUTRALA Latinoamerikako arte garaikideenari eta konprometituenari eskainitako erakusketa da. Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Guatemala, Mexiko, Puerto Rico eta Uruguaiko 24 artisten lanak biltzen ditu, 60. hamarkadatik gaurdainoko sorkuntza artistikoaren ikuspegi bat eskainiz.

Erakusketako lanek arte garaikidearen ildo nagusiak jarraitzen dituzte, baina nazioarteko panorama artistikoan jarrera propio hartuz. Erakusten duten bizitzarekiko gertutasuna eta berehalakotasuna azpimarragarriak dira. Baita artista askok azaltzen duten errealitatearekiko konpromisoa ere, beren lanak historiarekiko, egoera politiko zehatzekiko eta biolentziarekiko aurrez aurre jarriz. Dena den, kasurik gehienetan, biolentzia irudi esplizituak alde batera utzi eta elementu estetiko edo poetikoen bidea edo hizkuntza erabiltzen dute baliabide gisa.

Erakusketa hau Daros Latinamerica-rekin, Europan Latinoamerikako arteari buruzko bilduma garrantzitsuenarekin, aurrera eramandako elkarlanaren ondorio da.

Para ver correctamente este banner, deberás instalarte la última versión de flash player para tu navegador

Making Of >>>

TABAKALERA Donostia - San Sebastián t.943 011 311 f.943 011 312

BIT&MINA-k garatua