
Soinua abiapuntu duten hamabi artisten lanak entzungai eta ikusgai daude Tabakaleran. Soinu instalazioen, eskulturen edo ikus-entzunezko lan interaktiboen bitartez, erakusketa honek Tabakalera soinu bidez deskubritzeko modu berri bat proposatzen du. Tabakalerarako propio sortutako instalazioak eta eraikinaren espazio indartsuetara egokitutako lanak elkarren artean mintzatzen dira erakusketa honen bidez. Horregatik eta horretarako, soinuak gidatutako ibilbide bat sortu dugu, soinu arteari eskainitako erakusketa bat izateaz gain Tabakalera bezalako eraikin berezi bat ezagutzeko aukera ematen duen gonbidapena.
Achim Wollscheid, Pe Lang, Will Schrimshaw, Marcello Liberato, Leerraum [], �SONE (Christophe Havard, Hughes Germain, Yannick Dauby), Juan Jose Aranguren, Patxi Araujo, Mikel Arce, Edwin Van der Heide.
+ Francisco L�pez, Charlemagne Palestine (live performances)