
(Suitza) http://www.leerraum.ch
LEERRAUM [ ] espazioaren, formaren eta estrukturaren ikerketa oinarri duen artisten plataforma, diskoetxea eta sarea da. Erredukzionistatzat har daitekeen hurbilketa batetik abiaturik eta material desberdinen erabilera arduratsu baina aldi berean erradikal batean oinarrituta, LEERRAUM [ ] plataformak soinu instalazioak, erakusketak edo ekitaldiak antolatzen ditu eta CD, DVD nahiz bestelako objektuen edizio mugatuak argitaratzen ditu berau osatzen duten artistekin elkarlanean. Egun, LERRAUM [ ] 15 nazionalitate desberdinetako 45 artistak osatzen dute.
![LEERRAUM [ ]](imagenes/361.jpg)
Erakusketa honetan, lasaitasunean entzutera gonbidatzen duen kanal anitzeko soinu instalazio bat aurkezten dute. Instalazio hau osatzen duten konposizioek soinuaren eta espazioaren arteko harremanei arreta berezia eskaintzen diete, Asher, Andy Graydon, Richard Garet, Kenneth Kirschner, Yuzo Kako, Fourm, Mahmoud Refat, Mise en Scene, Pe Lang, Marihiko Hara eta Zimoun-en lanekin.