TABAKALERA - SOINUTAN

Tabakalera Soinutan Uztailak 11 - Irailak 27 || Achim Wollscheid, Pe Lang, Will Schrimshaw, OSONE, Marcello Liberato, Juan José Aranguren, Patxi Araujo, Mikel Arce, Edwin Van der Heide, Leerraum [ ], Charlemagne Palestine, Francisco López

tabakalera soinutan
WILL SCHRIMSHAW

(Erresuma Batua) http://www.willschrimshaw.net

Will Schrimshawen lana soinuaren bidez ingurunearekin sortzen den hartu-emanean oinarritzen da. Jakin-min hau bereziki sortutako gailu elektronikoen erabileraren bidez gauzatzen da, eta hauek aldi berean, tresna interaktiboak diren heinean, bisitariak eta hiritarrak soinu sortzaile bihurtzen dituzte. Bere lanek soinua mugimenduaren katalizatzaile modura eta espazio aktiboak eraikitzeko material gisa erabiltzen dute.

OBRA:
WILL SCHRIMSHAW

Little Helpers (laguntzaile txikiak) izeneko gailuek materiaren erresonantzia-ezaugarriengan jartzen dute arreta. Protesi bibratzaile moduko hauek soinuaren indar materiala zabaltzen eta azaleratzen dute, baita hauek ingurunean duten eragina ere. Gailuok espazio arkitektonikoak erabiltzen dituzte, berau osatzen duten elementuen soinuzko ezaugarriak, eta aunitzetan gure entzumenarentzako oharkabean pasatzen direnak, erakustera emateko.

Xabier Erkiziaren aurkezpen testuaBIT&MINA