Ikastetxeak eta elkarteak - Irakaslegoarekin programa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Irakaslegoarekin programa

Irakasleei, hezitzaileei, eta hezkuntzan, pedagogian eta bitartekaritzan diharduten profesionalei zuzendua

Irakaslegoarekin programa

Programa honek irakasleen eta Tabakalerako hezkuntza-taldearen artean jakintzak eta esperientziak partekatzeko topaketa-sail bat antolatzen du. Lankidetzan ikasketa prozesuak sorrarazteko guneak dira, lekuan lekuko beharrak eta interesak ezagutzeko eta hezkuntza tresna irekiak ahalbidetzeko asmatuak. Horretarako, hezkuntza eta kultura garaikidearen arteko elkarrizketa-gune bat proposatzen dugu.

Aurreko edizioetan zentroaren kultura-programarekin zerikusia duten edukiei eta alorraren ildo estrategikoei buruzko gogoeta egiteko bildu gara, baina aldi berean, saioen gai-zerrendan gehitu dira irakasleen komunitatean nabarmendu diren premiak. Besteak beste, abian jarri dira agroekologiari eta hezkuntzari, arteari eta lankidetza prozesuei, hezkuntzari eta ikus-entzunezko kontakizunei edo pedagogia feministei buruzko mintzalekuak.

Gainera, bigarren urtez UPV/EHUrekin lankidetzan jarraitzen dugu ARTikertuz egitasmoaren bidez; lan- eta ikerketa-talde horretan irakasleak biltzen dira artetik abiatuz ikasgeletan egin daitezkeen esku-hartzeez eta sor daitezkeen aukerez gogoeta egiteko. Ikasturte honetan taldeak landu dituen proposamenak gure hezkuntza programan jasoko ditugu eta, bide batez, irakasleek eskura izango dituzte Tabakalerako erakusketak eta zentroaren baliabideak. Alderantzizko norabidean, ARTikertuzek eskaintzen duen gogoeta-guneak gure jarduketen planteamenduen eta hauek ikasketa aurautuan nola bideratzen ditugun berraztertzeko balio du.

Irakaslegoarekin programa:

Activities