Blog Tabakalera

Ilar bat Tabakaleraren inguruan

06-08-2018 15:19

Ilar bat Tabakaleraren inguruan

Zein neurrikoa da gure eguzki-sistema? Lurrarekin erkatuz gero, handiak al dira gainerako planetak eta eguzkia? Zenbateko hutsunea dago horien artean eta zergatik behar da hainbeste denbora Ilargira edo Martera iristeko?

Galdera horiei eta askoz ere gehiagori modu praktikoan eta bisualean erantzun nahi diegu abuztuaren 9an, 10ean eta 11n egingo ditugun astronomia-jardunaldietako tailerretan eta gainerako jardueretan.

 

Telescopio Leia
 Ilargi-eklipsearen behaketa 2018ko uztailaren 27an.

Askotan pentsatzen dugu espazioa objektuz betetako lekua dela: izarrak, planetak, asteroideak, nebulosak eta kometak; eta, horiek irudi izugarriak, argi eta kolore zoragarriz betetakoak sortzen dituztela. Baina inoiz gutxitan pentsatzen dugu objektu horien arteko distantzia sekulakoa dela, eta eguzkiaren argiak 8 minutu behar dituela Lurrera iristeko, jakinda argia segundoko 300.000 kilometroan mugitzen dela. Gogoeta horiek gauzak perspektiban jartzen dituzte.

Baina irudimen handia behar da objektuen arteko distantzia eta hutsunea irudikatzeko, giza tamainako erreferentziarik izan gabe. Horregatik pentsatu genuen unibertsoaren misterio txiki horien berri emateko gogoa eta Hirikilabsen hain gustuko ditugun diseinu eta fabrikazioa lotuko dituen jarduera antolatu behar genuela.

eclipse lunar del 27 de julio de 2018
2018ko uztailaren 27ko ilargi-eklipsea.

Asmoa da hainbat fabrikazio-metodo erabiltzea (3D inprimaketa, laser bidezko mozketa eta hainbat materialen moldekatzea, besteak beste), eguzki-sistemako planeten erreplikak egiteko eskalan, gero hautatutako eskalaren arabera distantzia egokietan jartzeko hiriko leku interesgarrietan. Ahobizarra kentzeko, hautatzen dugun eskalaren arabera Lurrak ilar txiki baten tamaina izango balu eta eguzkia Tabakaleran egongo balitz, Neptuno, azken planeta, Pasaiako badian egongo litzateke, hau da eguzkitik 4,5 km-ra! Baina, pentsatzen badugu Lurrak benetan 12.600 km-ko diametroa duela, irudika dezagun espazio hutseko zer-nolako distantziak dauden planeten artean.



Gainera, topaketa egiten dugunean pertseidak bete-betean daudela baliatuko dugu Cristina Enean urteko ozar-izar zoragarrienetako bat ikusteko Leia teleskopioarekin, astronomiaz ikasteko, eta denok elkarrekin une egokia igarotzeko, ezagutzak partekatuz, asteazken arratsaldetan (18:00-20:00) Hirikilabsen elkartzen den astronomia-talde irekian egiten dugun bezalaxe.

 

 

 

David Pello

Hirikilabseko laguntzailea
 

Leave a comment