- Feministaldia 2018 - #Okerrak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Feministaldia 2018 - #Okerrak

XIII. Kultura Feminista Jaialdia

feministaldia 2018
Share this:

Abenduaren 10etik 15era Feministaldia ospatuko da Tabakaleran, Plazandreok-en ekimenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Aurten "okerrak" lelopean ospatuko da, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan. Emakume sortzaile, ekintzaile etabarrek sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Horregatik, aurten, bide okerrak hartutakoei, identitate, leku jatorria, emakume, gorputz edota arte eta sorkuntza okerrei eman nahi izan diete protagonismoa. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute:

Zuzenean ikusi: streaming.tabakalera.eu/

PROGRAMA:

ABENDUAK 10, ASTELEHENA
17:00 Identitate okerrak: iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan (Sortzaileen Gunea - 3. solairua)
Txakur Gorria  IZEN-EMATEAK


ABENDUAK 11, ASTEARTEA
17:00 Identitate okerrak: iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan (Sortzaileen Gunea - 3. solairua)
Saioa Olmo IZEN-EMATEAK


ABENDUAK 13, OSTEGUNA
18:30
Proiekzioa + zuzendariarekin solasaldia: Tódalas mulleres que coñezo, Xiana do Teixeiro, Espainia, 2018, 71’ (Zinea. 1 aretoa)
20:00 Hitzaldia: "Lodiaktibismoa, baztertuon ertzetako feminismoa eta porrot zein arrakasten kudeaketa" (Z aretoa)
Itsaso Ramonak
21:00 Emanaldia: rr (Z aretoa)
Maialen Lujanbio


ABENDUAK 14, OSTIRALA
18:30 Hitzaldia: "Literatura feminista euskal kulturan: asmo zuzenak, bide okerrak?" (Z aretoa)
Iratxe Retolaza
20:00 Hitzaldi performatiboa: "Zinneke. Archivo bastardo" (Z aretoa)
Azahara Ubera Biedma
21:00 Performance: "Ama! Begira zelako andre arraroa!" (Z aretoa)
Txus García


ABENDUAK 15, LARUNBATA
13:00 Hitzaldia: "Bertsoraino" (Z aretoa) EU
Uxue Alberdi
17:00 Hitzaldia: "Zoroa, sorgina eta ispilua: bidaia queer bat, tarotaren 22 arkanoetan barrena" (Z aretoa) ES
Txus García
18:30 Hitzaldia: "Disney maitasunak, Snuff hausturak" (Z aretoa) ES
Brigitte Vasalló