Eginzaleak! 2018 - Aurkezpena: Precious plastic - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Aurkezpena: Precious plastic

precious plastic eginzaleak 2018

Precious Plastic kutsadura plastikoari konponbidea aurkitzeko lan egiten duen komunitate globala da eta helburu honetarako beharrezkoak diren ezagutza, teknika eta tresnak modu ireki eta doakoan partekatuz egiten dute. Proiektua plastikoa bere berrerabilerarako erabili ahal izateko lanerako gune eta makinak sortzean datza eta tresna hauen artean, besteak beste, plastiko tixikitzaileak, injektoreak edo labeak daude. Dave Hakkensek 2013an hasi zuen Precious Plastic eta ekimena hirugarren iterazioan dago orain, mundu mailako edo bertan lan egiten duten dozenaka pertsonen laguntzarekin.

Hirikilabsen erabiltzaile talde batek makina hauetako bi eraiki ditu eta gainerakoak garatzea dute helburu. Aurkezpen honetan Precious Plastic proiektua eta bertako komuninatea ezagutuko ditugu, proiektuaren garapenean datozen hilabetetan parte hartzeko eta workshop bat abiarazten interesa dutenei gonbitea luzatzen die. Borrokatu zuk ere kutsadura plastikoaren aurka!