- Programa 03/04: Espazio hautsiak - Los Hijos | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Programa 03/04: Espazio hautsiak

Los Hijos Espacios Quebrados

Los Hijos ikus-entzuneko kolektiboa (Natalia Marín, Luis Lopez Carrasco eta Javier Fernandez Vazquezeko osatua) 2009. urtean egin zen ezaguna bat-batean Los materialez beraien filmarekin. Pelikula honek zine dokumentalaren eta esperimentalaren inguruko zimendu batzuk astindu zituen.

Espazio hautsiak martxoa eta apirila bitartean iraungo duen Paisaia-antipaisaia programaren inguruan Los Hijosek egindako proposamena da. Los Hijosek bi lan egun proposatzen ditu, non beste behin ere argi geratzen den ikus-entzunezko lengoaiaren munduan, beraien etengabeko mugen bilaketa.

- Martxoak 28, ostirala (Sukaldea 19:00) Los Hijos kolektiboaren azken lanaren proiekzio irekia izango da. Luis Lopez Carracoren El futuro filmeak (aurreko egunean Trueban proiektatuko dena) 80. hamarkadara arte atzera egiten badu, gaur egungo irudi bat bueltatzeko, Arbol filmea sakonago doa eta Espainiako kolonizazioaren hondarretaraino iristen da: Ekuatore Ginea. Era berean, film honetan atzera begiratzea oraina ulertu eta honen aurrean posizionatzeko era bat da. Zuhaitzek paisaia bat osatzen dute. Paisaia hori gu geu gara. ÁRBOLES, Los Hijos, Espainia, 2013, 61’. - Martxoak 29, larunbata (Sukaldea 10:00-13:00/16:00-19:00) Mintegi irekia: Espazio hautsiak. Topaketa eta lan saioa, debatea, praktikak eta proiekzioak egingo dira Los Hijos kolektiboko kide den Natalia Marinekin. Los Hijoseko kideek horrela deskribatzen dute beraien saioa: Espazio Hautsiak angelu desberdinetatik tentsioak duen izaeran sakontzen du; Lehenik eta behin paisaiaren errepresentazioak dituen mugen inguruan gogoeta eginez, eta ondorioz honek duen kontrolaz, konbentzio artifizialak agerian utziz eta hauen gabeziak azalduz. Bigarren pausu batean, alegiazko paisaia berriak sortzeko manipulazio digitala eginez, irudiak errealitatearen isla gisa azaltzearen ideia zalantzan jarriz. Hirugarren pausuan, irudia, hiria eta naturaren gurutzatze batetik habiatuta, memoria indibidual eta kolektibo lurrunkor eta ahularen negoziazio gisa. Azkenik, konpromiso politikoa eta ikuspegi distopikotik, zibilizazioaren agortzea seinalatuz, naturaren aldetik hiriko espazioaren (hautsia) behin betiko erreklamazioa adieraziz.

Lantegi honetan lan hauek proiektatuko dira:

THE LIVING ROOM,Roderick Hietbrink, 2012, 10’ (EX) LAND, Mihai Grecu, Thibault Gleize, 2013, 8’ QUADRO, Lotte Schreiber, 2002, 10’ GATES OF LIFE, Hannes Vartiainen, Pekka Veikkolainen,2012, 6’ INTORNO ALLO ZERO, Flatform, 2007, 3’ CAN NOT BE ANYTHING AGAINST THE WIND , Flatform, 2010,  6’ OUT OF FRAME , Yorgos Zois, 2012, 10’ DENTRO , Emiliano Rocha, 2012, 15’ BRIMSTONE LINE , Chris Kennedy, 2013, 10’ MODEL VILLAGE, Hayoun Kwon, 2013, 15’ INERCIA – Carlos Irijalba (2012) 4’ TWILIGHT, Carlos Irijalba, 13′ ERRROR! (ESTRUCTURAS DISIPATIVAS),  Miguel Diéguez, 2013, 7’ SORCIERE JAPONAISE, Romeo Grünfelder, 2013, 4’ LAST PASSENGER, Oscar Carrasco, 2010, 2’ DESEMPATANDO LAS TORRES DE BARCELONA, Fermín Jimenez Landa, 5′ 15” Informazio gehiago egitarau zehatzean.

  • Date: Friday, 28 March 2014 > Saturday, 29 March 2014
  • Location: SUKALDEA Duque de Mandas 32, bajo de la Torre de Atocha
  • Audiovisual

Guests

Los Hijos

Los Hijos zine esperimental eta dokumentalaren inguruko kolektiboa Javier Fernández Vázquez (Bilbo, 1980), Luis López Carrasco (Murcia, 1981) eta Natalia Marín Sanchoz (Zaragoza, 1982) osatua dagoena, 2008an sortu zen.