- Harrotu ileak: zinea eta pintura murala - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Harrotu ileak: zinea eta pintura murala

Donostiko zein leku erabiltzen ditugu gure lagunekin? Norekin gurutzatzen gara? Leku horietan gustora sentitzen gara? Bertan sortzen diren harremanak aldatu nahiko genituzke? Zapalkuntzaren bat bizitzen dugula uste dugu? Nola agertzen da edo zein forma hartzen du zapalkuntza hori? Nola eraldatu ditzakegu botere harreman horiek?

2019/20 ikasturtean zehar zinea eta pintura murala landuko dugu, artista eta zinegile ezberdinen partehartzeaz lagunduta. Iraileko lehen saioa Donostiako Zinemaldian hasiko dugu, bertako pelikula bat ikusten, eta hiriko hormaren batean sorkuntza kolektiboa irudikatu edo gure pelikula propioa ekoiztuz bukatzea espero dugu.

Aisialdian Tabakalera erabiltzen duten gazte horietako bat bazara eta taldearekin bat egin nahi baduzu, idatzi hezkuntza@tabakalera.eu helbidera edo bila gaitzazu ostiralero eraikinean zehar!

 

Géneroa, Arraza, Klasea: Kontact-improbisazio lantegia.

Gonbidatuak: Rachid Farhan y Zahrat Essawssane Bourhil

Urtarrilak 10, 17, 24, 31 eta otsailak 1, 7

Aurkezpen publikoa, otsailak 7 19hr.

Kontakt-inprobisazio metodoen eta gorputz-adierazpeneko ariketen bidez, praktikan jarri nahi dugu dantzatutako koreografia bat, arrazan, generoan, sexuan, klase sozialean eta abarretan oinarritutako botere-harremanetatik eratorritako egoerak jorratuz. Tailer hauek genero- eta maskulinitate-gaiei buruz hitz egiteko ere balioko dute: estereotipoen identifikazioa, genero-rolak, desparekotasunei buruzko hausnarketa eta botere-harremanak. Ikuspegi parte-hartzaile eta sortzailearekin sortu dira, eta parte-hartzaile bakoitzari hausnarketan libreki parte hartzeko aukera ematen diote, jolas dinamikoen bidez.