Trans patioa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Trans patioa

Elizalde herri eskolarekin (Oiartzun)

Compártelo:
  • Year: 2019 > 2020

Ikasturte honetan Eskola aldiriak V. edizioan Oiartzungo Elizalde Herri Eskolarekin ari gara elkar lanean. Eskolako irakasle, ikasle, familia eta auzoko hainbat eragilerekin batera kolaboratzen ari gara Tabakalerako Hezkuntza arlotik, "Trans patioa" deitzen den proiektuan.

Gure helburua eskolan ematen diren harremanak birpentsatzea da, eta horretarako bertan sentitzen ditugun korapiloen inguruan lanketa bat egiten ari gara ondorengo galderei erantzuna bilatzen dugun bitartean:

Eskolan gaudenean gure tripetan zer korapilo ditugu? Eta bihotzean? Eta azalean?

Hau abiapuntutzat hartuta, Ageda Blasco artistaren laguntzarekin sortu den testuinguruaren barruan bizipenetik landuko diren dinamikak garatzen ditugu. Sinboloen esanahia, dikotomiak hautsi eta gaitasun eta adin aniztasuna queer pedagogiak eta praktika artistikoen bitartez landu egingo dira gure ingurua ikertu eta elkarbizitza hobetuko dituzten harreman berriak eraikitzeko.

Prozesuan indarra jartzen den proiektua da. Aukera ezberdinen artean soinuaren bidez patioa eraldatzeko asmoa dugu, jangelan kartelak jarri, material ezberdinak leku batetik bestera mugitzeko gurpildun kutxak aktibatzea, jolasgaraia eskolatik kanpo zabaltzea, eta abar. Guzti hau garatzeko artista ezberdinen laguntzaz gain, guraso eta irakasleekin batera auzolanean arituko gara.