Pere Ginard | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pere Ginard

Pere Ginard

Pere Ginard ilustratzailea, zinegilea, alkimista eta Laboratorium diziplina anitzeko estudioaren sortzaileetako bat da. Bere lana mugimendu iraunkorraren eta doluen, garaipenen, munstroen, mirarien eta suminaldi mistikoen sortze melankolikoaren ikerketan oinarritzen da, hala nola, eguzkira begiratzen duten gauzen behaketan eta burusoiltzeko joera duten pertsona ilehorietan. Bere film eta marrazkiak hainbat arte-areto eta festibal nazional nahiz nazioartekoetan aurkeztu ditu, hainbat liburu publikatu eta argazkigintza, ilustrazioa eta ikus-entzunezko arloetan hainbat sari irabazi du.

Azken urteetan irakasle lanetan ibili da zine eta animazio ikastaroak ematen La Casa Encendida (Madril), Arteleku (Donostia), CCCB, MACBA (Bartzelona), National Film Institute of Nigeria, Mexikoko Centro de España eta beste hainbat tokitan.