Blog Tabakalera

Euskalnetflix?

03-10-2019 17:17

Euskalnetflix?

20190918_hizkuntza-aniztasuna_10.jpg

Jardunaldi bat izan berri dugu 2deon: “Hizkuntza aniztasunaren erronkak ikus-entzunezkoen digitalizazio garaian”. Egun guztian zehar hitzaldiak izan genituen eta post honetan Katixa Agirrek egindako hitzartzea hartuko dugu gaitzat . Agirrek esan zuen moduan, streaming iraultzari gehitu zaio bigarren iraultza bat eta da urtero-urtero film luze bat baino gehiago estrenatzen direla euskaraz. Beraz, iraultza bat da Netflix eta besteak euskarazko film bat egotea urtero.

 
Baina zer daukagu euskaraz Netflixen? Hiru film. Ez bat ere gehiago. Eta dira Handia, Errementari eta Loreak. Paul Urkijok berak dioenez, Netflixen laguntzari esker amaitu zuen filma. Horixe da Netflix-en ahaltsua... Badirudi konpententzia handia datorkiola Netflix-i, hala ere. 
 
35 hizkuntza baino gehiago daude Netflixen, nahiz eta esan beharrik ez izan, ingelesa dela kontsumituena. 135 milioi harpidedun ditu eta 60milioi EABn. Han goia jota, beste herrialde batzuetan hasi da inbertitzen. Izan ere, irabazten duena baino gehiago inbertitzen du Netflixek. Hor sortzen zaio aukera bat euskarari ere, Netflixen birkokatzeak zirrikituren bat sor bailezake. Netflixen dakarzkigun aukerak 3 direla zioen Agirrek 2deon egindako hitzartzean: Aurrekontu altuagoak erabiltzea Netflix tartean badago; jaialdietatik harantzagoko zabalpena eta Euskal brandinga deitu ziona.
Urkijok esaten duen moduan, “askok esan didate lehenengo aldia dela euskara entzuten dutela.
 
Netflix: 151 milioi harpidedun dituen plataforma da eta ikus-entzuleak 453 milioi. Eta ez dira harpidetu eta zertan harpidetu diren ahazten dutenak ez: Ikus-entzule bakoitzak 2 orduko batazbestekoa du kontsumoan. Egunero, 900 milioi orduren ikustaldiak ditu.

 
Eta gurean? Ba Hego Euskal Herrian, Berriak atera dituen datuen arabera, 34 urte baino gutxiago dituzten ikasleen % 39ra heltzen da Netflix. Hego Euskal Herriko herritarren %19k kontsumitzen du Netflix. Badago “teoría” bat esaten duena video motzak eta kontsumo bizkorra direla 2019ko ikus-moldeak. Egiatik badu, baina flim luzeak eta serieak ere ordu askotako kontsumoa direla konturatzeko moduko datuak dira hauek. Telesail original eta esklusiboen bila dabil jendea, antza, Pompeu Fabra Unibertitateko Elena Neira ikerlariak dioenez.
 
Ez daukagu daturik, hala ere. Enpresa pribatu eta itxia da Netflix. Ez dago jakiterik nondik sartzen den jendea, noiz, zein hizkuntzatan…
 
Gutxi hitz egiten da beste streaming plataforma batzuez. Bistakoa da handiek jaten dutela txikia negozio honetan ere. Eta zer esan orain, Disney edo Apple etxeak ere joko eremuan sartutakoan. Amazon Prime Video, HBO, OCS, RakutenTV, SKYAtresmedia player, youtube Premium… Asko daude eta gehiago izango dira. Badira beste batzuk, eta aztertzea komeniko da, gainera, euskararentzat zeintzuk diren baliagarrien ikusteko. Horietako bat da filmin.cat . katalanezko eduki original, bikoztu eta azpidatziak dituena. Edota Kortsikara egindako bidaian 2deotik ezagutu berri dugun Allindi, kortsikerazko ikus-entzunezkoak eskaintzen dituena.

Eredu ezberdinak, aztertzeko ereduak.
 
Posible da euskarazko edukietan interesa izatea plataforma batzuek. Hizkuntza ez-hegemonikoetako edukiak ere badute erakarpena aipatutako Handia, Errementari eta Loreak filmez gain. Asmatu beharko dugu euskarazko edukiak beste plataforma batzuetan sartzen, edo Euskal Herriak norberarena behar duen, edo…
 
Galdera argia da: zer komeni zaio euskarazko ikus-entzunezko edukiari? Ze jakin badakigu Netflixek urtean Euskal Herriko film bat  do beste erosiko duela, ez gehiago.
 
Badirudi ulertu beharko dugula Euskal Herriko audientziak zer ikusi nahi duen eta horixe eskaintzen saiatu. Datuak behar beharrezkoak izango dira edozein estrategia egin ahal izateko eta baita euskarazko ikus- entzunezkoak agerikoago izan daitezen.

Deja un comentario