0-6 Bizi! | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

0-6 Bizi!

Compártelo:
  • Urtea: 2016 > 2019

0-6 bizi! 0 eta 6 urte bitarteko haur eta familiei zuzendutako proiektua da. Bere helburuen artean daude: adin tarte honetako haurren heziketa eta sormena lantzea, zein gurasoen intereseko gaiak jorratzea.

Prozesuaren lehen fasea 2016ko maiatzean hasi eta 2017ko otsailean amaitu zen. Bertan 0-6 Gunea, Tabakalerako kale espazioetan ireki eta erabili ahal izateko gailua, modu kolektiboan eta parte-hartzailean diseinatu, eraiki  eta martxan jarri genuen. Espazio honetan ko-ikaskuntza praktikekin eta praktika artistiko garaikideekin loturiko prozesuak garatu dira.

Hasi berri dugun bigarren fase honetan, elkarlanean eraikitako espazioa denon artean kudeatzea, egoteko eta jolaserako espazioen eta elementuen sortze prozesuan haurren parte-hartzea sustatzea, eta erabakiak eta proposamenak denon artean lantzea izango dira helburu.

Horrela, aurrerantzean, proiektuak hiru forma hartuko ditu: alde batetik 0-6 komunitatea, bestetik kultur programazioa eta azkenik 0-6 Gunearen erabilera librea.

 

 

 

 

Dokumentazioa

 

Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak

2019-03-13 > 2019-03-30

Familiei zuzendutako proiektua, esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzeko. Hiru saiotan zehar, helduek txikiei zuzendutako espazio bat irudikatuko dute eta ondoren hori gauzatuko dute asteburu batean zehar.

+ Info

Jarduerak

0-6 Gunea

2017-04-01 > 2019-12-24

Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

+ Info

Jarduerak

0-6 Programa

2016-05-25 > 2017-12-31

Hilabetean behin lantaldeak proposatutako saio bat izango dugu ko-ikaskuntza praktikak, sorkuntza, elikadura, gorputz heziketa, etabarrekin loturikoa eta 0-6 urteko haurrei eta haien ingurukoei zuzendua.

+ Info

Jarduerak

Jarduerak