0-6 Programa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

0-6 Programa

0-6 programa
Partekatu!

Hilabetean behin lantaldeak proposatutako saio bat izango dugu ko-ikaskuntza praktikak, sorkuntza, elikadura, gorputz heziketa, etabarrekin loturikoa eta 0-6 urteko haurrei eta haien ingurukoei zuzendua.

Jarduerak

  • Lantegiak
    2019-02-01 > 2019-02-02 - Ostirala: 17:30-19:00 | Larunbata: 10:00, 11:30, 17:00

    Bi eguneko elkargune honetan, haur txikiekin gatazkak, arauak eta mugak barne hartzen dituzten uneak aztertu eta horiek prozesu eta garapen autonomo bihurtzeko gakoak emango ditugu.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-04-20 - 17:30

    Bihotz Inguru baso-eskolaren esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu eta bide batez, natura haurren hazkuntzarako baliabide pedagogiko nagusi bilakatzeak haurrengan dituen onuretan sakonduko dugu.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2018-02-09 - 17:30

    Maite Alonso eta Unai Ruizek gidatutako Zerren argi familientzako lantegiaren helburua film bat egitea da zuzenezko margolanaren teknika erabiliz 16 mm-ko film baten gainean, baita bere soinu-banda osatzea ere.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-01-26 - 17:30-19:30

    Pedagogia alternatiboen hitzaldi sorta baten lehenengoa da hau. Bizilore, 2-12 urte bitarteko ume eta gazteak, adin aniztasunean, elkarbizitzeko eskola aktiboa da, haurrak komunitatean hezteko. Hauen esperientzia entzun eta pedagogia aktiboa zer den ikasteko aukera izango dugu.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2017-11-11

    Familian bizitako yoga esperientziek txiki eta handiok batera momentu dibertigarriak bizitzeko aukera eskaintzen dute. Norberaren barrurantz bidaia eginez, txiki eta handien arteko loturak landu, gure burua hobeto ezagutu, orekan egon eta gure inguruneaz gozatzeko tresnak ikasiko ditugu.

     

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • 2017-10-20 > 2017-10-21 - Ostirala 17:30 (EU) Hitzaldi irekia / Larunbata 11:00 Lantegia izen-ematearekin

    Bi eguneko lantegi honetan haurren jolasaren garapenean helduon jarrerak duen garrantziaz hausnartuko dugu.

     

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • 2017-10-04

    Haurren garapen pprozesuan material pedagogikoek duten garrantziaren inguruko lantegia.

     

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-09-15 - 18:00

    Irudimena, fantasia, esperimentazioa… Lantegi honen helburua txikienen sormena sustatzea da. Guztien artean burbuila erraldoi bat puztuko dugu eta barnean sartuko gara koloretako paperak, pintura, purpurina, globoak eta beste hainbat material erabiliz inguruarekin jolasteko eta esperimentatzeko.

     

     

    Lekua: - Patioa

    + Info

  • Lantegiak
    2017-06-16 - 17:30

     Lantegi honetan fruta eta barazki zuku dastatze joku bat egitea proposatzen dugu horrela hauek dituzten zaporetaz eta koloretaz jabetzeko. Ondoren, guztien artean, postre osasuntsu eta goxoak prestatuko ditugu, txikienek sukaldaritzarekin esperimentatu eta goza dezaten.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-06-01 > 2017-06-02 - 17:30-20:00

     0-6 Bizi! proiektuan parte hartu duten pertsonei zuzendutako lantegia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Kontzertuak
    2017-05-19 - 18:00

    The Cotton Tails kontrabaxu, gitarra eta jazz swing hirukotea.

    Lekua: - Sala Z

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2017-04-21 - 18:30

    María Llopis idazle, artista ekintzaile eta fiministaren hitzaldia.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Presentaciones Talleres
    2017-02-03 - 17:30

    0-6 Gunea espazioaren irekiera ospatzeko Turukutupa taldearekin berreskuratutako materialen bidez egindako instrumentuen tailerra eta soinu-jira antolatu ditugu.

    Lekua: - 1. solairuko hall-a

    + Info

  • Lantegiak
    2016-10-28 > 2016-11-04 - 17:30-19:30

    Altzari bigunak eta goxoak ezinbestekoak dira 0-6 urte bitarteko haurrekin egoteko: kuxinak, alfonbrak puffak… Lantegi praktiko hauetan zenbait elementu eraikiko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-09-14

    Lantegi honen bidez haurrak jaio berriak direnetik bere bizitzaren subjektu aktibo direla ikusiko dugu 0-3 urteko adinean arreta jarriz. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2016-07-13 - 17:30

    Diseinatuko ditugun espazioetarako material egokienak hautatzeko saioa.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Presentaciones Conferencias y seminarios
    2016-05-25

    0 eta 6 urte bitarteko haurrak helduekin batera egoteko espazioen inguruan hausnarketa prozesuaren lehen saio irekia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info