#10 Mañana goodbye

Pasatzen utzi

Mañana Goodbye 10 kapitulua ok

Garai bateko tabako fabrika, produkzio moduen aldaketak bultzatuta, gaur egungo Nazioarteko Kultur Zentroaren bilakaera ikertzen duen 12 kapituloko seriearen hamargarren kapitulua. Zelatan, bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? eta, nola eta nondik hitz egin memoriaren inguruan? 

Tabakalera galdera hau eta beste hainbaten ikur da, eta eraikineko espazio txiki bat, Sotoa, bideratu du proiektu hau hartzeko. Bertan, ikus-entzunezko instalazio moduan erakutsiko da seriea. Hile erdialdero kapitulu bat gehituko da, bere irekieratik hasi, irailaren 11an, eta 2016ko bukaera arte. Cruza Martek gauzatutako proiektua ekintza publiko programa batekin osatuko da.

 

10. KAPITULUA (26'04'') - PASATZEN UTZI

 

  • Data: Larunbata, 2016ko Abenduak 17 > Osteguna, 2017ko Urtarrilak 12
  • Ordutegia: AR-OG: 12:00-20:00 | OL: 12:00-21:00 | LR: 10:00-21:00 | IG: 10:00-20:00
  • Lekua: Sotoa
  • Sarrera: Librea

Jarduerak