2018ko egonaldi artistikoen nazioarteko deialdiaren ebazpena | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2017-07-21 12:00

2018ko egonaldi artistikoen nazioarteko deialdiaren ebazpena

Jasotako proposamen kopurua, 500, igo egin da pasa den urtekoaren alderatuta.

Zortzi izango dira deialdiak jasotzen dituen bost modalitateetan garatu beharreko proiektuak: proiektu artistikoak (4), elkarlanean garatutako proiektuak (1), komisariotza-proiektuak (1), ikerketa artistiko proiektuak (1) eta ikus-entzunezko proiektuak (1).

 

Tabakalerak 2018an gauzatuko diren egonaldien deialdiaren ebazpenaren berri eman du. Guztira 500 proposamen aurkeztu dira, pasa den urtean baino 77 gehiago: 323 proiektu artistiko, 21 elkarlanean garatzeko proiektu artistiko, 41 komisariotza-proiektu, 54 ikerketa artistiko proiektu eta 61 ikus-entzunezko proiektu. Horietatik zortzi proposamen aukeratu dira guztira: proiektu artistikoen modalitateko lau eta gainontzeko modalitateetako bana. Sortzaileen gunetik sustatzen dira, artista edota kultur eragileen profesionalizazioa helburu.

Lehen hiru modalitateen kasuan, epaimahaia Juan Pérez Agirregoikoa artistak eta Virginie Bobin komisario eta idazleak osatu dute. Azken bi modalitateei dagokienez, Aily Nash komisarioa eta Miren Jaio arte-kritiko eta editorea izan dira epaimahaikideak.

 

PROIEKTU ARTISTIKOAK

Deialdi honen xedea da egonaldiak eskaintzea arte-proiektuen ekoizpenerako. Bertan lau proposamen hautatu dira, bi Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren artisten modalitatekoak eta beste biak EAEtik kanpo bizi diren sortzaileei zuzendutako modalitatekoak.

Tokiko artistei dagokienez, Izaro Ieregi (Algorta) eta Natalia Suárez (Gasteiz) izan dira aukeratuak, Furniture with Flat Top eta Coche de plástico en un palet proiektuekin, hurrenez hurren.

EAEtik kanpo bizi direnei dagokienez, epaimahaiak Cristina Mejías (Jerez de la Frontera) eta Gabriel Garcilazo (Cuernavaca, Mexiko) hautatu ditu. Lehenengoak Counting Histories, the Host and the Ghost proiektua gauzatuko du eta bigarrenak Erdi Aroko alkimiari eta elikagai prozesatuen kimikari buruzko proposamen bat landuko du.

Egonaldiek lau eta hamabi aste bitarteko iraupena izango dute (2018ko otsail eta ekaina bitartean, edo irail eta abendua bitartean).

 

 

ELKARLANEAN GARATUTAKO PROIEKTU ARTISTIKOA

Deialdi honen xedea Euskal Autonomi Erkidegoan, bizi den artista edo kultur eragile bati, EAE-tik kanpo bizi den artista edo kultur eragile bati gonbidatzeko aukera eskaintzea da, elkarlanean proiektu artistiko bat garatzeko.

2018rako aukeratutako bikotea Ángela Millano-k (Gasteizen jaioa, Euskadi eta Berlin artean bizi da) eta Julián Pacomio-k (Meridan jaioa, Madrilen bizi da) osatutakoa da. Bien artean Asleep Images proiektua gauzatuko dute.

Egonaldiak zortzi asteko iraupena izango du eta 2018ko martxo eta apirila bitartean izango da.

 

KOMISARIOTZA PROIEKTUA

Deialdi honen xedea komisarioei laguntza ematea da 2019ko udazkenean Tabakaleraren erakusketa-aretoetan gauzatuko den erakusketa-proiektu bat garatzeko.

Kasu honetan, epaimahaiak Madrassa Collective kolektiboaren alde egin du. Something to Generate from erakusketa-proiektuaren baitan egindako ikerketa-lana osatu eta garatuko du Afrikako eta Ekialde Hurbileko zortzi komisariok osatzen duten kolektibo honek: Nadine Atallah, Nouha Ben Yebdri, Victoria Doudoub, Francesca Masoero, Aude Christel Mgba, Rim Mejdi, Léa Morin eta Marc Mouarkech.

Egonaldiak sei aste iraungo ditu eta 2018ko irail eta urria bitartean izango da.

 

IKERKETA ARTISTIKO PROIEKTUA. DSS2016EU eta TABAKALERAREN ARTEKO ELKARLANA

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean abiatutako deialdi honen xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuen ikerketaren garapenerako, ikerketa arte sorkuntza eta ekoizpenaren prozesuaren fase bat bezala ulertuta.

Matthew C. Wilson-en (Estatu Batuak) Spectral Exchange proiektua aukeratu da modalitate honetan.

Wilsonek 12 asteko egonaldia egitea proposatu du, 2018ko apiriletik ekainera.

 

IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUA

Deialdi honen xedea da ikus-entzunezko proiektu baten garapenean lanean ari diren artistei laguntza eskaintzea.

Nicosian jaio zen eta gaur egun Berlinen bizi den Marianna Christofides-en OLYMP’S SHEDS proiektua izan da hautatua egonaldi hau egiteko. Zortzi eta hamabi aste bitarteko iraupena izango du egonaldiak eta datorren urteko irail eta azaroa bitartean gertatuko da.