2deo jaialdiak egoiliarren prototipoak aurkeztu ditu lehen edizioan | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2019-12-19 08:45

2deo jaialdiak egoiliarren prototipoak aurkeztu ditu lehen edizioan

 14 egitasmoren amaitutako prototipoak dira jendaurrean erakutsi dituztenak.

 

Tabakalerako 2deo, euskarazko ikus-entzunezkoen laborategian ospatu dute gaur arratsaldean bertako egoiliarren proiektu-prototipoak aurkezteko 2deo Jaialdia. Laborategiaren lehen bi urteetan bertan garatu dituzten 14 egitasmoren amaitutako prototipoak dira jendaurrean erakutsi dituztenak. Jaialdiak  ikus-entzunezko sektorearentzako topagune bikaina izan da laborategia, talentu berriak eta profesionalak elkartzeko unea, eta gurutzatze horretatik proiektu berriak sortzen ari direla modu argian erakustekoa.

Aurkezpen eta proiekzioen ondoren, jai-giroan, bertaratu direnek prototipoen sortzaileak ezagutzeko aukera izan dute, elkar-ezagutu eta iritziak eta bestelako ekarpenak egiteko tartea izan da. Inés Garcíak girotu du jaialdia bere musika-aukeraketarekin.

2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategia da. Bere helburua euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea da, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz, eta zabalkunde kanalak biderkatuz, betiere sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz. 2018 urtean sortu zenetik bi deialdi publiko egin ditu laborategian garatzeko proiektu-proposamenak jasotzeko. 32 egitasmo izan dira hautatuak eta euren fase guztietan laguntza eskaini zaie: edukien analisia egin da, beharrak eta ezaugarri bereziak identifikatu eta profesionalen aholkuak jaso dituzte 2deok bereak dituen baliabideak erabiltzeko aukeraz gain.

 

 

Hauek dira aurkeztutako prototipoak:

 

- DAPA: Sanagustin kulturgunea.

- ZETAK: Pello Reparaz.

- 70%: Gosho Sociedad Cooperativa.

- BAHORI: Calmada shop.

- 27ZAPATA: Imanol Epelde.

- PRODUTO: Osa+Mujika.

- ABEYNTURAK: Ainhize Perez

- TOK TOK TOK: Maushaus

- ZIKILIMARRO: Bira produkzioak

- ZUT: Gaztezulo

- IXA: Unai Portilla

- PIKUAK: Maddi Castro

- EGUNEAN BEHIN: Codesyntax

- KASU!: Hiru Damatxo