Fokuak (FK) - 4. saioa. On the various nature of things - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Error fetching XML

4. saioa. On the various nature of things

Fokua: Deborah Stratman. Musical Insects

Deborah Stratman zinemagileari eskainitako Fokuaren azken saioa.

On the Varios Nature of Things

Deborah Stratman, AEB, , 1995 25, JABES, 16mm

Munduan jarduten duten indar naturalak ikertzeko balio duten 24 irudi. Michael Faraday fisiko eskoziarraren 1859ko Gabonetako hitzaldiak oinarri hartuta, pelikulak konbentzio zientifikoen berrirakurketa egiten du modu literal, metaforiko eta  nahieran, kontzeptu fisiko ezberdinak azaltzeko.

In Order Not To Be Here

Deborah Stratman, AEB, , 2003 33, JABES, 16mm

Gauez errodatua, pelikula honek alkandora zuria eta gorbatak nagusi dituen komunitatearen izaera itxiaren barruan kokatzen gaitu, diseinu garaikide eta hiritarraren atzean gordetako beldurra disekzionatzen du. Isolamenduan oinarritutako beldurra (gu bezlaakoak ez diren pertsonengandik babesteko beharra). Irregulartasunak sortutako beldurra (McDonalds batean jan, badakizu zer dagoen). Pentsamenduari beldurra (telebista piztu). Gure buruari beldurra (ez gelditu).

Ray's Birds

Deborah Stratman, AEB, , 2010 7, JABES, HD

Ray Lowdenek hirurogeita hamabi hegazti harrapari zaintzen ditu, bost orein eta zenbait wallabie Northumerlab-en daukan landa etxean, Ingalaterran. Hamar egun libre izan ditu hamabi urtean eta pozik bizi da. Filma bere animalia talde bitxi, lotsati, bihurri, gogotsu, burugogor eta barregarriei eginiko omenaldi txikia da.

...These Blazeing Starrs!

Deborah Stratman, AEB, , 2011 14, JABES, 16mm

Kometak ezagutzen ditugunetik beti izan dira ezbeharrekin lotuak: hondamendiak, mesiak, matxinadak eta aroen amaierak. Film labur honek hizoztutako bihotzak dauzkaten suzko bola meteoriko hauek iragartzeekin dauzkaten loturak azaltzen ditu. XV-XVIII mendeko Europako eta NASAren zurrusta-propultsio laborategiaren irudiak konbinatzen ditu.

Musical Insects

Deborah Stratman, AEB, , 2013 7, JABES, HD

Zinemaren tenporalitateak inprimatutako obra baten tenporalitatea bere egiten du. Bette J. Davisen ilustratutako eta izen bereko liburu bati eta baita intsektuen munduko musikari txikiei omenaldia da filma.

Más actividades de Fokua: Deborah Stratman:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.