Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak - #5 Situ-akzioa - Maushaus | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

#5 Situ-akzioa

Esperimentaziorako paisai-laborategiak

5 situ-akzioak

Bosgarren Situ-akzio honetarako Maushaus-eko kideak izango ditugu gurekin. Haiekin batera pertzeptzioaren inguruan hausnartu, sortu eta esperimentatuko dugu. Nola aldatzen dira gure gorputzaren eta espazioaren pertzeptzioak aurrean dugunaren arabera? Labirintoak, bide txikiak, erreflexuak, gorputz aldakorrak… Paisaia sentsorial berriak sortzeko ispiluak, material islatzaileak, argiak edota kartoiak erabiliko ditugu.

Adina: 3-6 urte (+ helduak)

*Jarduera hau guraso talde batekin elkarlanean diseinatzen da hilabetean zehar (diseinuan parte hartu hemen izena emanda). Saio bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du eta parte hartu behar duen pertsona guztiek eman behar dute izena, heldu zein haur. Zikindu daitezkeen jantziekin etortzea gomendatzen dugu. 

Guests

Maushaus

Arte eta Arkitektura arloetako ideia laborategia

Documentación

Argazkiak

Situ-akzioak. #5

Situ-akzioak. #5