Agenda cultural: cine, exposiciones, talleres, conciertos... | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Agenda-Ciclos-Festivales

Agenda: Título

Agenda

Dia calendario

  • Egun osoa
    Lantegiak

    Komisariotza eta hezkuntza: errealitatearekin negoziatzen

    Komisariotza programa: 4. modulua. Nora Sternfeld-ek zuzenduta

    Komisariotza programako laugarren mintegi hau Nora Sternfeld komisario eta hezitzaileak zuzenduko du eta hezkuntza komisariotzaren ikuspuntutik jorratzen du. Modulu honetan parte hartuko dute, gainera, Ahmed Al-Nawas-ek (Helsinkin lan egiten duen komisario eta hezitzailea) eta Ayşe Güleç-ek (Kassel-en lan egiten duen langile kulturala, hezitzailea eta aktibista).

    Astelehena, 2017ko azaroak 6 > Ostirala, 2017ko azaroak 10 / Egun osoa Lekua: Sortzaileen gunea
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 0-6 Gunea

    Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

    Larunbata, 2017ko apirilak 1 > Asteazkena, 2020ko maiatzak 20 / Egun osoa Lekua: Hirikilabs
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 17:00
    Lantegiak, Azokak eta topaketak

    Diseinu irekia eta fabrikazio digitalaren mugak

    Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalarekin bat eginez, arkitektura, diseinua, diseinu industriala, maker praktikak eta DIY/DIWO diziplinartekotasuna eta fabrikazio digital espazioetako tresnak eta ezagutza partekatzeko moduen mugak arakatzea helburu duen ekitaldi-programa antolatu dugu. 

    Astelehena, 2017ko azaroak 6 > Osteguna, 2017ko azaroak 9 / 17:00 Lekua: Hirikilabs
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 17:30
    Lantegiak

    Gorputza komiki bihur dezagun

    Asteazkenetan Ubiken

    Gorputzeko atal bat artea sortzeko tresna gisa erabiliz, komiki bat sortuko dugu lantegi honetan. 

    Asteazkena, 2017ko azaroak 8 / 17:30 Lekua: Ubik
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Lantegiak

    0-6 Komunitatea

    Material pedagogikoa sortzeko talde irekia

    0-6 Gunearen inguruan bildutako gurasoek, hezitzaileek eta haurrek osatzen duten taldeari 0-6 Komunitatea deritzogu. 2017-18 ikasturtean zehar asteazkenero bilduko gara 0-6 adinetarako material pedagogikoa pentsatu, proposatu, diseinatu eta eraikitzeko. 

    Asteartea, 2017ko apirilak 4 > Asteazkena, 2017ko abenduak 27 / 17:30 Lekua: Hirikilabs
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 18:00
    Lantegiak

    Asteazkenetan Ubiken

    Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.

     

     

    Asteazkena, 2016ko martxoak 23 > Asteazkena, 2019ko abenduak 18 / 18:00 Lekua: Ubik
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 20:00
    Zinema

    El planeta de los simios (Planet of the Apes, 1968)

    AEB. Zuzendaritza: Franklin J. Schaffner. Ekoizpena: Arthur P. Jacobs / 20th Century-Fox. Gidoia: Michael Wilson eta Rod Serling, Pierre ...

    Antolatzailea: Donostia Kultura + Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca