Agenda cultural: cine, exposiciones, talleres, conciertos... | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Dia calendario

  • Egun osoa
    Azokak eta topaketak

    Feministaldia 2017 - #Fobia

    XII. KULTURA FEMINISTA JAIALDIA

    Aurten fobiaren ideiari helduko diogu Feministaldiaren XII. edizioa ospatzeko. Astebetez, aurkezpen, eztabaida, proiekzio eta ekitaldi ezberdinek testuinguru zabal bat ezarriko dute, “beste horri” diogun beldurrari buruz hitz egin eta pentsatzeko. Zergatik izan eta sustatu beldurra desberdinarekiko, okerrarekiko, arautik kanpo bizi denarekiko, arraroarekiko?

     

    Astelehena, 2017ko azaroak 27 > Larunbata, 2017ko abenduak 2 / Egun osoa
    Antolatzailea: Plazandreok, Tabakalera
  • 17:30
    Azokak eta topaketak

    Pedagogia feministak. Feministaldia

    Irakaslegoarekin programa

    Diskurtso feministak eta queerak hezkuntzara eramaten saiatuko gara lantegian, espero den normaltasuna ezegonkortze aldera. Generoaren mugak gainditzen eta auzitan jartzen dituena esploratuko dugu, aniztasuna eta konplexutasuna oinarri hartuta pentsatzera garamatzaten bestelako iruditeriak eskaintzeko, eta bururagarriaren, desiragarriaren eta, horrenbestez, bizigarriaren aukerak zabaltzeko.

    Astelehena, 2017ko azaroak 27 > Asteartea, 2017ko azaroak 28 / 17:30 Lekua: Sortzaileen gunea
    Antolatzailea: Tabakalera