Agenda cultural: cine, exposiciones, talleres, conciertos... | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Agenda-Ciclos-Festivales

Agenda: Título

Agenda

Dia calendario

  • Egun osoa
    Azokak eta topaketak

    Feministaldia 2017 - #Fobia

    XII. KULTURA FEMINISTA JAIALDIA

    Aurten fobiaren ideiari helduko diogu Feministaldiaren XII. edizioa ospatzeko. Astebetez, aurkezpen, eztabaida, proiekzio eta ekitaldi ezberdinek testuinguru zabal bat ezarriko dute, “beste horri” diogun beldurrari buruz hitz egin eta pentsatzeko. Zergatik izan eta sustatu beldurra desberdinarekiko, okerrarekiko, arautik kanpo bizi denarekiko, arraroarekiko?

     

    Astelehena, 2017ko azaroak 27 > Larunbata, 2017ko abenduak 2 / Egun osoa
    Antolatzailea: Plazandreok, Tabakalera
  • 09:00
    Azokak eta topaketak

    Ikusmen Murriztua Dut Jardunaldiak

    Ikusi sinisteko, partekatu aurrerapausuak emateko, ikustarazi hobetzeko.

    Lekua: Kutxa Kultur
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • Egun osoa

    0-6 Gunea

    Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

    Larunbata, 2017ko apirilak 1 > Asteazkena, 2020ko maiatzak 20 / Egun osoa Lekua: Hirikilabs
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 10:00
    Lantegiak

    Do it in Family III

    Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu.

    Larunbata, 2017ko irailak 16 > Larunbata, 2017ko abenduak 2 / 10:00 Lekua: Hirikilabs
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 11:00
    Azokak eta topaketak

    Lantegi irekiak

    Sortzaileen gunean egoiliarrek lantzen dituzten proiektuak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dugu egun honetan. Horretarako, lantegiak irekiko ditugu eta artistek aurkezpenak eskainiko dituzte.

    Larunbata, 2017ko abenduak 2 / 11:00 Lekua: Sortzaileen gunea
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Lantegiak

    Hobetu zure bizikleta

    Lantegia Kalapie elkartearekin

    Lantegi praktiko honetan Kalapierekin batera garraio, bizimodu eta lagun duzun bizikleta txukundu ahal izango duzu.

    Larunbata, 2017ko abenduak 2 / 11:00 Lekua: Ubik
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 12:00
    Zinema

    Programazio taldea

    'Programazio taldea' filmak programatzeari buruz iritziak trukatu, elkarrekin gogoeta egin, irakurri eta solasteko gune bat sortzearekin lotutako proiektua da.

    Larunbata, 2017ko abenduak 16 / 12:00 Lekua: Sortzaileen gunea
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 17:30
    Azokak eta topaketak

    Arratsaldeak dantzan: Lindy hop

    Orain aukera duzu Kutxa Kultur Plazan ezagutzeko, eta Swing komunitatearen parte izan zaitezke Donostian. Anima zaitez eta gozatu dantza eginez festa, elkarretaratze klandestino, topaketa eta juntadizoetan.

    Lekua: Kutxa Kultur Plaza
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • Azokak eta topaketak

    Arratsaldeak dantzan: Lindy hop

    Orain aukera duzu Kutxa Kultur Plazan ezagutzeko, eta Swing komunitatearen parte izan zaitezke Donostian. Anima zaitez eta gozatu dantza eginez festa, elkarretaratze klandestino, topaketa eta juntadizoetan.

    Lekua: Kutxa Kultur Plaza
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 19:00
    Zinema

    A Fábrica de nada

    Pedro Pinho zuzendariaren film bat

    Urteko filmetako baten aurrean gaude? Bai, hala da. Garai bat mugarritzen duten pelikulak zergatik sortzen diren eta inguratzen gaituen mundua kontatzeko zinemagintza badela zergatik diogun jakin nahi izanez gero, film hau ikusi beharra dago. “Ardura zinefiloa” esan geniezaioke. Norberak erabaki dezala arduratsua izan nahi duen.

    Larunbata, 2017ko abenduak 2 / 19:00 Lekua: Zinea
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 20:00
    Kontzertuak

    Jorge Pardo & Iñaki Salvador

    15 urte ez da ezer

    Lekua: Kutxa Kultur Kluba
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa