Agenda cultural: cine, exposiciones, talleres, conciertos... | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
  • Egun osoa

    0-6 Gunea

    Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

    Larunbata, 2017ko Apirilak 1 > Igandea, 2019ko Ekainak 30 / Egun osoa Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Ubik Parkean

    Sorkuntza liburutegia Cristina Enean

    Ubik, Tabakalerako sorkuntza-liburutegia, Cristina Enea parkeraino zabaldu da. Han, eskura izango dituzu liburuak, aldizkariak, jolasak eta beste, eta jarduera mordoa egin ahal izango duzu aire zabalean. Udan Ubikez gozatzeko modurik onena!

    Asteartea, 2018ko Uztailak 3 > Ostirala, 2018ko Abuztuak 31 / Egun osoa Lekua: Cristina Enea Parkea
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 11:00
    Lantegiak

    Familientzako DIY teknologia txokoak 2018

    Zirkuitu elektriko erraz batekin zer egin daitekeen jakin nahi? Zure kamiseta zahar horri argia jarri nahi diozula? Ez dakizula zer den graffiti interaktibo bat, baina probatu nahi duzula? Zatoz ba Hirikilabsera kuxkuxeatu eta frogatzera!

    Asteartea, 2018ko Uztailak 17 > Ostirala, 2018ko Abuztuak 31 / 11:00 Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 18:00

    La colmena que dice sí

    Kalitatezko jakiak eros iezaiezu bertoko ekoizleei. Ekoizleekin elkartzeko eta internet bidez egindako erosketa jasotzeko gunea da "La colmena que dice sí".

    Lekua: Impact Hub Donostia
    Antolatzailea: Impact Hub Donostia
  • 20:00
    Performanceak eta antzezpenak

    Navaridas & Deutinger: Your Majesties

    'Your Majesties'-en, Alex Deutinger performerrak fidelki errezitatzen du Barack Obamak Bakearen Nobel Saria jaso zueneko ekitaldian, Oslon, emandako hitzaldia.

    Osteguna, 2018ko Abuztuak 16 / 20:00 Lekua: Terraza
    Antolatzailea: Tabakalera