Caseando - Agur #Caseando - Amara Montes | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Agur #Caseando

Agur #Caseando

VIC (Vivero de Iniciativas Ciudadanas) ekimenak sortutako Caseando dispositiboak urtebete eman du gure artean. Plazan hasiera batean, Hirikilabseko pasarelan azken hilabeteetan.

Hiritar-ekintzarako espazio gisa eremu pribatuari buruzko hausnarketa pizteko asmoarekin heldu zen Tabakalerara.

Hausnarketa prozesuak, halere, mantsoak dira. Heltzeko denbora bera dute eta zaindu behar dira. Hala bada, gaur da eguna, #Caseandok gurean urtea bete duenean, "etxekoa" denari eta eremu horrekin lotutako plataforma hiritarrei buruzko eztabaida pizten ari dela.

#Caseando elkartzeko tokia bilakatu da, topaketarako testuingurua, arkitektura zurrun baten baitan espazio malgua. Kolorez jantzi du Hirikilabs eta hurbilagoa bihurtuz, inspirazio iturri bilakatu da.

Saio hauen bitartez, eta ehungintza talde irekiarekin elkarkanean, Tabakalera eta Hirikilabseko erabiltzaile-komunitatearen aniztasuna islatuko duen Caseandoren kontaketa eratu nahi dugu trapillo teknikan sakontzen dugun heinean.

 

Dokumentazioa

 

Gonbidatuak

Amara Montes

Amara Montes

Ehungintzan diharduen artista