Itziar Okariz. I Never Said Umbrella - Erakusketaren itxiera programa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Erakusketaren itxiera programa

"Ahots bat baino gehiago"

Ujjayi, Itziar Okariz (2018)

Ujjayi, Itziar Okariz (2018)

Programa hau Itziar Okariz artistaren I Never Said Umbrella erakusketari eta Ariketak: la segunda respiración proiektuari lotuta dago, eta aukera ematen digu ahotsari buruz hausnartzeko, hitzari ematen dion euskarriaren gainetik gorputz konkretu baten mekanika burura ekartzen duen ariketa bat den heinean.

Zentzua, ulergarritzat jotzen dugun hori, beti da hainbat ahots elkartzen dituen ariketa baten emaitza.Esanahi oro aniztasunaren emaitza da, “zu” eta “ni” izenordeen arteko posizio-truke baten emaitza.Baina aniztasun hori ez dago soilik existentziari eta hainbat hizkuntza erabiltzeari lotuta; erabiltzen ditugun erregistroen askotarikotasunak ere garrantzia dauka:“lagunarteko hizkera edo hizkera jasoa erabiltzen dugu, deiadar egin edo eztabaidatzen dugu, xuxurlatu edo mar-mar egin, abestu edo keinuak erabili, modu askotan isilik gelditu...”

Programari hasiera emateko, ekainaren 1ean mahai-inguru bat egingo da Beatriz Herráez erakusketaren komisarioaren, Itziar Okarizen eta Lola Hinojosaren (Reina Sofia museoko Arte Performatzaile eta Ertainaren Bildumaren arduraduna) artean. Bertan, performanceetan ahotsa nola erabiltzen den eztabaidatuko dute, abangoardiaren artea zeharkatu duen arte-praktika gisa, eta gaur egungo egoerara ekarri gaituzten ibilbideak, loturak eta indarrak aztertuko dituzte.

Mahai-inguruaren ondoren, Beatrice Dillonek bere pieza bat aurkeztuko du: Can I Change My Mind?.Pieza horretan, gonbidatuak sintaxi minimalistaren eragiketa batean sartu ahalko dira bete-betean, musika-hizkuntza egiturarik txikienera murriztuz da eta bukaerarik ez dutela diruditen erritmoen eta zeinuen kateatzeak sortuz.Pieza horrek aldaketari eta horren erreprodukzio moduei buruz hausnarraraziko digu.

Hurrengo egunean, ekainaren 2an, Carmen Pardok Los cuerpos de la voz izenburuko hitzaldi bat emango du, zeinak abiapuntu hau izango baitu: hasiera-hasieran ahotsak zeri egiten dion erreferentzia eta gorputza alde batera utzi duen nolabaiteko idealismoa.Ondoren, Itziar Okarizek Ujjayi perfomancea egingo du erakusketa-aretoan.

Ahots bat baino gehiago iardunaldiei amaiera emateko Guy de Cointet (Paris 1934-Los Angeles 1983) artistaren bi antzerki pieza eskainiko dira. Antzezlanen aurretik “Guy de Cointet Society” Fundazioaren arduradun Hugues Decointet-ek aurkezpen bat egingo du.Bere ikerketak eta lengoaiarekin egindako jolasak, umorearen erabilera eta diziplina batetik bestera igarotzeko gaitasunak, hainbat belaunalditako artistentzat erreferentzia izatera eraman dute Guy de Cointet. 60ko hamarkadaz geroztik, antzerkia, performancea eta arte garaikidearen arteko harreman eta trukaketara hurbiltzeko funtsezko giltzarria da.

Tabakalerak artistaren bi pieza historiko taularatuko ditu: My Father's diary (1975), Sarah Vermandes-ek antzeztua, eta Going to the Market (1975), berriz  Mary Ann Duganne-k.

 

 

  • Data: Ostirala, 2018ko Ekainak 1 > Larunbata, 2018ko Ekainak 2
  • Ordutegia: Ostirala: 19:00 - 22:00 | Larunbata: 12:00 - 14:00 / 18:00 - 19:30

También te puede interesar