Aida Sánchez de Serdio Martín | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Aida Sánchez de Serdio Martín

Aida Sánchez de Serdio

Aida Sánchez de Serdio Martín hezitzailea, ikertzailea eta kultur langilea da ikus-entzunezko kultura, hezkuntza eta arte praktika kolaboratibo arloetan. Gaur egun Universitat Obertako de Catalunyako Arteen Graduko irakaslea da. Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían Hezkuntza eta Publiko aholkulari izan da Madrilen eta Universitat Oberta de Catalunyan 2015 eta 2017 artean. Arte Ederretan doktorea 1998 eta 2014 artean Bartzelonako Univertsitateko Arte Ederretako Fakultateko Pedagogia Kulturalen Unitateko eta Umeå-ko (Suedia) Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko irakasle izan zen. Artes visuales y educación, un enfoque construccionista masterrean eta Artes y educación doktoretzan ere irakasgaiak ematen ditu Bartzelonako Unibertsitatean. Lisboako Unibertsitatean, Goldsmiths College-en (London), Universidad de la República-n (Uruguay) eta Zürcher Hochschule der Künste-n (Suitza) irakasle gonbidatu bezala aritu da, besteak beste. Artea, hezkuntza eta ikus-entunezko kulturaren arteko konexioez hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu. Asociación para jóvenes Teb, Artibarri, Prácticas Dialógicas (Museu Es Baluard, Palma de Mallorca), Transductores, Zones de Contacte (La Virreina Centre de la Imatge, Barcelona), Pedagogies de Fricció (Fundació Joan Miró), Centre de Cultura de Dones Francesca Bonnemaison hezkuntza eta kultura proiektuetan kolaboratu eta parte hartu du.