Hirikikas - AirBnB efektua datuetan 2018 - Montera34 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

AirBnB efektua datuetan 2018

Etxebizitza turistikoen sektoreari buruzko txostena

AirBNB efektua donostian

Batzuen ustetan, AirBnB higiezinen prezioen gorakadaren erantzuleetako bat da eta tokiko komunitateetan haustura sortzen duen elementua da; aldiz, beste batzuek defendatzen dute gehiegizkoa dela plataforma honi egozten zaion efektu gentrifikadorea. Zein da tesi zuzena?

Lantegi hau 2017ko apirilean buruturiko Maps&Data: AirBnB efektua datuetan saioen ondorengoa da eta egun horietan sorturiko txostenaren emaitzak eguneratzea du helburu, bertan landutako gai eta bisualizazio batzuk zabaltzeko baliatuz.

Lantegiko partaideek elkarlanean sorturiko txostenak egoeraren argazkia 2017ko bi une ezberdinetan hartu zuen Euskadi eta Donostian, apirila eta uztailean. Orduaz geroztik eta hein batean txostenak berak eztabaidan izan ahal duen efektuarengatik ere, aldaketa ugari eman da sektorean, hots, etxebizitza turistikoen Donostiako udal araudi berria jarri da martxan, gaur martxan dauden apartamentu turistikoen kontrola aplikatzeko modua, etxebizitzaren alokairu prezioen txosten berriak edo beste esparruetan azaldu ahal izan diren beste eskaintza moduak. Txosten berriak egoeraren garapena islatzea izango du helburu.

Lantegi hau Data Commons Lab talde irekiaren jardunaren programa paralelo gisa antolatu da.

  • Data: Asteartea, 2018ko Apirilak 24 > Osteguna, 2018ko Apirilak 26
  • Ordutegia: 17:00-20:00
  • Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
  • Hizkuntza: ES
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: +16 urte
Eman izena

Jarduerak

Gonbidatuak

Montera 34

Montera34

Web garapeneko, datuak bistaratzeko eta arte digitaleko proiektuak gauzatzen dituen kolektiboa

Interesa dakizuke