Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange - Aire del Mar (Darcy Lange, 1988-1994) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Aire del Mar (Darcy Lange, 1988-1994)

aire del mar

 

Aire del mar Darcy Lange eskultore, bideoartearen aitzindari eta gitarristaren performance multimedia bat da. 1988 eta 1994 artean, Langek eta Miriam Snijdersek pieza eszeniko honen bertsioak egin zituzten Zeelanda Berriko hainbat tokitan. Performancea proiekzio panoramiko bat da, irudi finkoz, mugimenduzko irudidun monitorez, eta dantza, kantu eta «toque» flamenkozko sekuentziez osatua. Proposamen hau Langek eskultore izateko prestakuntzaren azken urteetan (1968-1971) Londreseko Royal College of Art-en ingurumen-artetik gertu egin zuen esperimentazioaren garapen gisa uler daiteke.

Aire del mar lanean, Darcy Langen bizitza eta obra zeharkatzen duten bektore garrantzitsuenak gurutzatzen dira: lanaren gaitasun performatiboaren azterketa; lurraren defentsa, maorien eskubideen aldeko borroketan emandako laguntza handiaren bidez burutu zuena; eta flamenkoa, zeinaren jai-egitura 70eko hamarkadaren hasieran lan modu gisa defendatu baitzuen.

Aire de mar laneren ikus-entzunezko konposiziorako, alde batetik bere lan bideografikoak eta argazkiak, eta, bestetik, eskuratutako materiala erabili zituen. Azken honen oinarri dira Cortijo Esparteroko jai flamenkoak, Mururoako proba nuklearretako irudikapen mediatikoak eta Goyaren margolan beltzak. Irudi horien eta musikaren baturak, lan moduen abstrakzio gisa ulertuta, proiektu handinahiago baten zirriborroa osatzen du, “ikus-entzunezko opera ekologiko” gisa izendatzen zuena, eta karpa nomada batean mundu osoan zehar ibiliko zen erabateko artelana izango zena.

*Gonbidapenak ekitaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dira Tabakalerako informazioa puntuan (20:00ak arte).

AIRE DEL MAR. Fitxa teknikoa:

Egilea: Darcy Lange

Gitarra: Marco El Escocés, José Ismael Sierra

Dantza: Javiera de la Fuente

Koreografia: Marco de Ana

Abeslariak: Javiera de la Fuente, José Ismael Sierra

Laguntza teknikoa: Jaime de los Ríos, Tractora Koop. E.

Argazki-moldaketa eta -digitalizazioa: Clara Sánchez-Dehesa, Jabi Soto.

Aholkularitza artistikoa: Pedro G. Romero, Mercedes Vicente

Ikerketa eta koordinazio orokorra: Tractora Koop. E. (Usue Arrieta, Ainara Elgoibar, Vicente Vázquez, Marc Vives).

Produkzioa: Tabakalera