Aitor Gametxo Zabala + Galapan | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Aitor Gametxo Zabala + Galapan

Aitor Gametxo Zabala (Lekeitio, 1989). Zinegilea. Ikus-entzunezko komunikazioa eta Sormenezko dokumentalgintza ikasi zituen Bartzelonan. Bakarka nahiz taldean zuzendutako film laburrak nazioarteko hainbat zinemaldi eta zine-programetan eman dira. 

Galapan Productions SL. Formatu eta euskarri ezberdinetarako esperientziak sortu, garatu eta ekoiztea helburu duen kultur kudeaketa enpresa bat da. Horretarako, errealitate berrira egokitu eta sormenean, berrikuntzan eta kalitatean erreferenteak izanda.Hainbat urtez Madrilen, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo mailako ekoizpenetan lan egin ondoren, 2018an euren proiektuak sortzeko indarrak batu eta Galapan sortu zuten Ander Barinaga-Rementeria eta Iñigo Zuberok Bilbon.