Mugak / Fronteras - Alfabeto mugikorra - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Alfabeto mugikorra

Ion Munduateren performancea

Alfabeto mugikorra Ion Munduate

Ion Munduatek performance honetan alfabetoa mugitzen den zerbaiten antzera hautemateko ideia lantzen du zerbait finkoa izan beharrean; izan ere, alfabetoa mugitu egiten dela hautematen badugu, hitzen eta hitzek irudika dezaketen haren idazkuntzak eta irakurketak hizkuntzaren esperientzia berriak sor ditzakete, egoera potentzial baten barruan eta ekintza honek jorratzen duen elementuen barruan. Horiek errebelazio-prozesu batekin alderatzea gustatzen zait.

Prozesu hori boluntarioen talde batekin planteatu da, sorkuntza-tailer gisa. Prozesu geografikoak, koreografikoak, poetikoak eta dinamikoak iradokitzen dira, mugarekin zerikusia duten terminoekin lotuta. Helburua da aipatutako terminoei dagokienez haustura txikiak irekitzea; hartara, beste aukera batzuk aktibatzeko.

Muga pentsatzea bertako polifoniatik; hiru hizkuntza eta alfabeto bat.

Laguntzaileak: Ester Adrián, Saioa Aginako, María Albillos, Ángela Arrieta, Iker Barral, Marta Fernández, Cristina Fernández Oset, Sol Liotta, Maialen Martín, Arantxa Mitxelena, Beatriz Saban eta Lara Ubago.

Alfabeto mugikorra Tabakaleran Maite Garbayo Maeztuk egindako Mugak/Fronteras ikerketa-proiektuko eta proiektu horretarako komisio bat da.

Gonbidatuak

Artista