Gizarte Antropologiako Masterra - Alkimia-zinea | BERTAN BEHERA - Natasha Myers | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Alkimia-zinea | BERTAN BEHERA

 

Maiatzak 9 - 19:00, Z aretoa ---> BERTAN BEHERA

Hitzaldi honetan denbora, tenpoa eta tenporalitatea kontuan hartuko ditugu materiarekin harremanetan ipintzeko, industrialismoaren azken garaietako ekologia kolonizatuan. Zaharberritze ekologiko intentsiboan dagoen Torontoko erdiguneko parke batean eginiko lana du abiapuntua. Hiriko landaredia zaintzen duen taldeari harizti bateko ekologia berezia prekolonizazio garaiko baldintzetara itzultzeaz arduratzen ari da gune horretan. Zeregin horretan ezinbestekoa da sua, eta gune horiek gaurdaino iraun izana bertako biztaleek sua erabilita eginiko lanaren testamentua da. Hiriko langileek kontrolatutako suteak piztutzen dituzte eta espezie inbasoreak akabatu Monsantoren Roundup dosi handiekin.

Ohiko jokamoldeetatik aldendu eta ekologia egiteko modu berriak aztertzea du jomuga. Becoming Sensor, Ayelen Liberona dantzari eta zinegilearekin elkarlanean eginiko proiektua da eta artea, antropologia eta ekologiaren artean esperimentatzeko egitasmoa ekologia berri bat sortzeko. Praxi indigena feministaren bidetik  (A. Simpson, L. Simpson, Tuck & Yang, Recollet, Todd), Becoming Sensor-ek kolonoren ekologia desorientatu egiten du arreta emateko modu zinematikoak eta datu-forma berriak asmatzeko, eta zientzia kolonialak ezin duena aztertzeko: lurraren sentikortasuna eta lurraren/gorputzaren harreman intimoa. Lekuko ezagutza eta fabulazio espekulatiboarekin konpromisoari eutsiz irudi kinestetikoak, animazioak, eta soinu-paisaiek espazioa distortsionatzen dute numinoa ukitzeko eta inefablea eta ikusezinak diren fenomenoekin bat egiteko.

 

Hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, gaztelaniara itzulita.

 

Maiatzak 10- 10.00-14.00 Irakurketa exotoak (3. solairuko Lantegia)

Natasha Myers Antropologia Masterrean izango dela eta, irakurketa exotoen taldea elkartuko da harrapakaritza eta gorputzaren inguruko ideiak partekatzeko. Saio hori parte hartzaileek egingo dituzte aurkezpen laburrekin osatuko dugu eta irakurtzeko testu bat proposatzen dugu horretarako: Eduardo Viveiros de Castro "Perspectivism and multinaturalism in Indigenous America". Etorkizuneko prekarietateak gure izaera harrapakaria modu batean edo bestean aldatuko duela kontuan hartuta, zein eredu edo aliantza sortu ditzakegu gure bizitza modu desberdinean pentsatzeko? Edo, agian presa gisa irudikatzeko?

 

Maiatzak 13 - 16:00-19:00. Natasha Myers-ekin lantegia. (Lekua zehazteke)  ---> BERTAN BEHERA

Natasha Myers antropologoarekin lantegia Donostiako aire libreko guneren batean. Askotariko espezieek osatutako munduei arreta etnografikoa eskaintzen protokoloak esperimentatuko ditugu. 

 

Guests

Natasha Myers

New Yorkeko Unibertsitateko Antropologia departamentuan irakaslea da, Plant Studies Collaboratory proiektuaren zuzendaria eta Toronto’s Technoscience Salon ekimenaren sortzailea.