Ikus-entzunezkoaren aldiriak - All of Us Want To Work Less (Lapurreta) - Itziar Barrio | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

All of Us Want To Work Less (Lapurreta)

All of Us Want to Work Less, Itziar Barrio, MACBA, 2015. Argazkia: Cristina Inocencio.

 

Ikus-etzunezkoaren aldiriak erakusketaren karietara, All of Us Want to Work Less proiektuan urrats berria emango du Itziar Barriok, All of Us Want to Work Less (Lapurreta) titulupean Tabakaleran gauzatuko duen bideo-lanaren garapenarekin. Eraikinean egingo dituen prestaketa lan eta entseguen ondoren, egonaldiaren azken egunean performance/errodajearekin burutuko du.

Bildutako ikusentzuleak performancea eta film baten sormen prozesuaren lekuko izango dira, fikzioa eta ez-fikzioaren arteko mugak lausotuz, baita jokalari-pertsonaiaren arteko bereizmena ere. Ikuslegoaren begirada bada izaera aktiboa duela onartuta, honen presentzia ekintzaren barnean txertatuko da.

Guillem del Mont de Palol eta Jorge Dutorekin elkarlanean sortutako performance/errodajerako hautatutako materiala Robert Bressonen Pickpocket (1959) luzemetraian agertutako diru-zorroen lapurreta eszenak dira. Eszena horien berritzea, baita filmean agertzen diren eta lapurreten erabilgarritasun sozialaz gogoeta egiten duten beste batzuena ere, All of Us Want to Work Less (Lapurreta) lanaren ardatz dira. Hala bada, proiektuak lana eta legezkotasunaren arteko harremanetan sakontzea du xede eta, aldi berean, prozesuala denaz baliatuz, ikus-entzunezko dispositiboa erakutsi eta zalantzan jartzen du.

Guests

Itziar Barrio

Artista