Amaia Irazabal, Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren, Intza Alkain | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Amaia Irazabal, Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren, Intza Alkain

ALBUM proiektua Amaia Irazabal, Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkain sortzaileek abiatu dute. Orain arte, bakarka, bakoitzak bere ibilbide propioa gauzatzen aritu da aktore gisa antzerki eta ikus-entzunezkoetan. Baina, euskarazko sorkuntza eszenikoa burutzeko gogoak, bereziki publiko gaztea antzerkira gonbidatzeko nahiak eta haien belaunaldiari buruz hausnarketa burutzeko interesak, talde gisa elkartzera eraman ditu elkarrekin proiektu hau aurrera eramateko. Honela, 2019an Gasteizko Gazte Sortzaileak Beka eskuratu eta 2020an lehen pieza taularatzeko lanean ari dira.

  • Album

    2019-11-24 > 2020-03-12