Kearen politikak - Ametsak eta literatur sorkuntza - Valentín Roma | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ametsak eta literatur sorkuntza

María Zambrano Valentín Romaren bitartez

María Zambrano

María Zambrano

María Zambrano (Vélez-Málaga, 1904 – Madril, 1991) filosofo eta idazlearen pentsamendua behin eta berriro aipatu izan da hiru nostalgia-moldetatik: gerra zibilak eta erbesteak garaiko intelektual garrantzitsuenetako batzuentzat izandako ondorioengatiko nostalgia politikotik; tradizioa eta etorkizuna laburbilduko zituen eskola hertsiki espainiar baten nostalgia filosofikotik; espiritualtasunerantz joaz zehaztasuna baztertzen ez duen eta sakratua dena izendatu nahian zorrotza izateari uko egiten ez dion lengoaia baten nostalgia poetikotik.

Maria Zambrano hirukote horretatik ateratzen dugunean, baina, gurari mistikoetako filosofo nietzschetar bat baino zerbait beharrezkoagoa aurkitzen dugu: haren artearen teorian eta munduaren hermeneutikan hitzen beste erabilera batzuk marrazten dira, aldi berean alienazioaren aurrean harrapaezin bihurtzeko erak, hautemanezin edo intsumiso bilakatzeko moldeak diren esateko moduak.

Guests

Valentín Roma

Artearen historialari, idazle eta erakusketen komisarioa da.