Komanditario Berriak - Andrekale - Sra. Polaroiska | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Andrekale

Andrekale Sra. Polaroiska

Komanditario Berriak programaren barruan Sra. Polaroiska artista kolektiboak Hernaniko Kalandria taldearentzat eta taldearekin gauzatu duen film-instalazioa aurkeztu du Tabakaleran.

Kalandria izeneko talde honek, Hernaniko Andrekale kalearen izena zuen abiapuntu hainbat ardatz dituen proiektua garatzeko, tartean, toponimoaren ofizialtasuna, 2014ko uztailean lortu zutena. Baina gai honetatik abitatuta, ordea, kale izen zehatz horren aldarrikapena egiteaz gain, hiri edo herrietako leku izenak hautatzeko orduan erabiltzen diren irizpideak jarri nahi dira aztergai generoaren ikuspegitik, era berean, emakumeen ikusgarritasunik eza salatuz. Zergatik dira kaleen izen gehienak gizonezkoenak? Zergatik ez dakigu zeintzuk diren Andrekaleko andre horiek? Zein lotura dago kaleen izendegia eta historiaren idazkeraren artean? Zergatik Andrekale izena oso denbora laburraz izan zen ofiziala eta gero itzalpetan zen, jendartean izenik erabiliena bazen?

Prozesuak bi emaitza edo arrasto nagusi uztea da asmoa. Alde batetik, Andrekalen bertan kokatuko den iturri publiko bat, elementu fisiko moduan, eta bestetik aipatu ikus-entzunezko lana, 2015ko abenduaren 18an hasita eta hilabetez Tabakaleran aurkeztuko dena. Bertan, ahozkotasunean oinarrituta, asmatu dituztuzten hiru pertsonai tiporen historia berri bat proposatu nahi dute, edo hobe esanda, mitologia berri bat: gudaria, migrantea eta alperra. Halaber, emakume hernania­rren kemena, indarra, balen­tria, dibertsioa eta gozamena aldarrikatu nahi ditu. Bideoaren grabaketan berrehunetik gora emakumek parte hartu zuten, 2015eko urriaren 25erako egin zuten deialdi publikoarekin bat eginez.

  • Data: Ostirala, 2015ko abenduak 18 > Astelehena, 2016ko urtarrilak 18
  • Ordutegia: Jarraia | Estreinaldia: 19:00
  • Lekua: 2. solairuko hall-a
  • Sarrera: Librea

Guests

Sra. Polaroiska

Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxek osatzen duten kolektiboa